Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
izenburudun 1 izond izenburua duena.
Bufanda beltz bat lepotik zintzilik, liburu bat eskuan... espainolezko izenburuduna! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.
2 izlag izenburuko.
Bestetik, Ipar Hegoa fundazioak Klase borroka Europako Batasun berrian: Europaren eraikuntzarako estrategia sindikala izenburudun txostena kaleratu berri duela jakinarazi zuen atzo LABeko eta fundazio horretako kide Pazis Garciak. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Biharkoan, Eskubideak, askatasunak eta Estatu arrazoia izenburudun lehen jardunaldia hasiko da, 16:30ean. Berria - Harian 2005-02-20