Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanaren izenburu osoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.
Idazlanean agertzen diren kapitulu, atal eta azpiatalen izenburu guztiek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 378. orr.
Kontakizun honen amaierara heldu naiz, eta [...] oraindik ez dakit zein izenburu jarriko diodan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 177. orr.
Liburu honen izenburua hautatzeko orduan, [...]. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 12. orr.
Izenburu bat ere pentsatu dut, oraintxe bertan gainera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.
Izenburu osoak honela dio: Izadiaren historia orokorra eta zeruaren teoria edo mundu-eraikin osoaren sorkuntzari eta jatorri mekanikoari buruzko saialdia newtondar printzipioen arabera. "Ez da inorentzat sekretua laster hildakoren bat izango dugula", zioen izenburu batek. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 13. orr.
Borroka galduetatik gatoz dik izenburu Urtzi Urrutikoetxea poeta gaztearen lehen liburuak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 143. orr.
Batak (edo besteak, ordenak ez baitu deus esan nahi) "Isiltasuna ez da aterpe" du izenburu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.
Aitaren olerki-liburukoa zen; "Neskatxa kurdua" zuen izenburu, eta Sami izeneko batek izenpetzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 39. orr.
Egunkaritik ebakitako puska bat, izenburu hau zuena: [...]. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.
De caelo (Zeruari buruz) izenburua duen liburuaren lehenengo atalean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.
Next din izenburua; globalizazioari buruzkoa dun. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 13. orr.
Konikoak zuen izenburua haren lan nagusiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.
Zentsurak pasarte batzuk eta izenburua bera aldarazi zizkion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.
"Zuretzat, inoiz ezagutu ez nauzun horrentzat", ageri zen orriaren goialdean, izenburu gisa. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.
Izenburu motz-zorrotzak egitera beharturik gaude. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.
Proiektua xumea zen arren, izenburu nabarmen eta apur bat arranditsua ematea erabaki nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.
1972an Meadows Txostena atera zen argitara, "Hazkundearen mugak" izenburu adierazgarriaz. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.
Izenburu bikain bat bururatu zait oraintxe kapitulu honentzat: […]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.
Izenburu luzea zuen egitarauak: [...]. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 73. orr.
Horrela dio liburuaren jatorrizko izenburuak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.
Axolagabe irakurri zuen hizki larriko izenburu bat: "Kargua utzi du Hungariako Presidenteak". Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 146. orr.
Izenburu-orriaren eta hitzaurrearen artean sartu nuen grabatua. [...], zioen ostiraleko egunkariak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
"Bihar, 16:00etarako, presoak ez badituzte Euskal Herrira ekartzen, hil egingo dutela ohartarazi du ETAk", jarraitzen zuen berriak, letra txikiagoan, izenburu azpiko tituluan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.
· Olerki eta narrazio izenburu hauek ere esanguratsuak dira: Kosmo polita, [...]. Artikuluetan, literatur lanetan, liburu izenburuetan, publizitate esaldietan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 226. orr.
Uda honen aurretxoan kaleratu da Un escorpión en su madriguera izeneko liburua, azpi-izenburu hauxe duena: "Indoeuropeo y euskara: mito e identidad". De Cive-ren azpi-izenburu luzeak behin baino gehiagotan aipatzen ditu jainko-ordena eta erlijioa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.
du izenburu (31); honako izenburu hau (5); izenburu bereko (19); izenburu egokia (4); izenburu hori jarri (4); izenburu osoak (4)
diskoaren izenburua (5); du izenburua (27); erakusketaren izenburua (4); hitzaldiaren izenburua (8); izenburua bera (11); izenburua du (10); izenburua eman (6); izenburua ematen (6); izenburua irakurri (6); izenburua jarri (21); izenburua zeraman (4); izenburua zuen (5); jatorrizko izenburua (21); liburua izenburua (10); liburuaren izenburua (33)
izenburuak adierazten duen (9); izenburuak berak (13); izenburuak dioen (10); izenburuak dioen bezala (5); izenburuak iradokitzen duen (4); liburuaren izenburuak (4); zioen izenburuak (4)
izenburuko hitzaldia (11); izenburuko liburu (5); izenburuko liburua (9); izenburuko liburuan (4); izenburuko mahai (4); izenburuko mahai inguruan (4); izenburuko txostena (7); izenburuko txostenean (6)