Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Landareetan gertatzen dena ikusiz, komeni da horretan ere natura imitatzea, adibidez zuhaitz biribiletan gertatzen dena, hala nola izei, altzifre eta pinuetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.
Egiptoko Osiris jainkoa, Biblos hirian, Izei baten itzalean jaio zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Ülünpeko izei beltza. Herria 2001-08-02
Pinu eta izai tantai ederrak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.
Iluntasuna mendi-magalak janzten zituzten izei xuxurlarien azpian ezkutatuta zegoen ordurako. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.
Han zeuden, marmolezko ontzien barnean, hil batzuen errautsak, lore eta izei ttikien erdian. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 100. orr.
Lore sorta animaleen artetik doi-doia ageri zen Maddalenen izei merkezko hilkutxa. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 139. orr.
Arbola asko desagertu egin ziren, beste batzuk erbesteratu, gaur egun Alpeetan soilik aurki daitekeen gabonetako izeia kasu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 137. orr.
Iritsi zaigu Gabon-Eguberritan izeia nahiz gorostia etxean zutik landatzeko ohitura ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Garraioa ontzi gainean edota izeiaz egindako baltsetan egin behar izaten da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.
Izai oihan handiak iparraldean. Izei abar huntzez lotuak eskuetan zituztela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Itxura biribil hori lortzen da izai adar lodienak gurutzatuz, gero izai adar meheagoak, eta azkenik adar hostodunez arteka guziak betez. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 113. orr.
Berehala lokartu ziren izai hostoek botatzen zuten usain goxoz sudur ziloak ferekaturik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 114. orr.
Troiako zaldia, Atenea jainkosari eskainitako opari galanta, izei oholez egina omen zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Izei eta pinu enborrak, itsaslasterrak urperatuta, erruz azaleratzen dira, baina txiki-txiki eginda denak, ezpal mordo baten gisara. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Izei eta pinu ilara ilunekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.
Malfoy, Crabbe eta Goyle zakar pasatu ziren arbola ondotik, izei-orratzak alde guztietara barreiatuz eta pozik irribarre eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 176. orr.
Haurra jaiotzean, izei-kandela piztu, eta erditu duen amaren ohe-jiran hiru itzuli eman, ama eta haurra, biak hala biak sendatzeko eta sendotzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.
· Hildakoak besterik ez dira etzaten izei-marmolezko logeletan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.
Zuhaitz izai eder eta osoki argituak. Herria 2005-12-01
Leku guztietan ez dira harrobiko area, hartxintxarra, izeia, izei hispaniarra eta marmola nahi adina aurkitzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.
Egurra, berriz, luzea da, landu-erraza eta barruko arotz-lanetan erabiltzeko izei hispaniarrarena bezain egokia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.