Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izatedun izond izatea duena.

Ondasunak salerosian erabiltzen dituzte, jabetza erabatekoaren izatedunak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Izenak horditu bezala egiten du adimena, sutu irudimena: izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedunak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Gu izatedunak, sinestedunak eta lausogabeak garen aldetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Bere baitako kausa deitzen dut, haren esentziak bere existentzia barne hartzen duen hura; edo bestela, izatedun bezala baizik haren izaera pentsa ez daitekeena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus