Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tresna horiek izartzen dute zenbat euri egin duen gauaz, zenbatekoa den haizearen abiadura edo airearen tenperatura. Herria 2003-02-27
Markok eta bere lagunek ikertuko dute hori guzia, izartuko, argazkitan hartuko... Herria 2005-04-07
Oro har, izartzen diren sail gehienetan kutsadura hein berean edo apaltxagoa ezagutzen dugu momentu hauetan. Herria 2005-04-28
Eskaintza eta eskaeraren arteko ezberdintasuna saiatuko gara izartzen. Herria 2005-02-24
Hor laster egin duten guzien neurriak zerrendatuz 3865 kilometro izartuak izan dira. Herria 2004-12-09
Analisia franko egin zizkioten han: odola, burezurra, mihia, ahots sokak, papoa, belarriaren malguak, aire hartzeko haragizko hodiak, eskuetako eta oinetako eri puntak izartu eta zenbakiak oro ordenadoreetan sartu, neurtzera utzi ez zuen behereko txistu teleskopikoarenak salbu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 130. orr.
Apez gaztearen gorputza hatsak abandonatu zuela konturatu zenean, haren soako urdinean bere desesperantza propioaren hondoa izartu zuen: nehoiz eta nehori ez zion adiskidantzak zitzifrikatzen zituen gerla hau aipatuko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 253. orr.
Ezin izartuzkoak dira "Gure Aita"ren mezuak, eta lehenik Jesus Jainko Semeak erakutsia dauku "Gure Aita, zeruetan zirena" berri ezin prezatuzkoa: [...]. Herria 2002-11-21