Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gangak dekorazio aberatsa zuen eta [...] argi puntuz izartuta zegoela irudi zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Mahaikideetako batek, bost minutu baitzeramatzan, hitzik egin gabe, bulebar asaldatu, gas-argiz izartu, zurrumurrutsuari begira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 105. orr.
Hara, gutaz akordatu dela alkatea -esan zuen sarjentuak pozaren pozez, botilak ikusi eta begiak izartuta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.
Piak zabalik, izartuta eta busti samarrik zituen begiak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.
Aurrelari espainiarra noblea zen aldez aurretik, Madrilen urdindu zuen odola, baina Monakon ez da izartu. Berria - Kirola 2004-05-26
Goiargia iritsi zitzaidan, zinetan, ezin konta ahala izar zituen zeru izartua ikustean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Paris, lur beltzaren gainera eroritako zeru izartu puska bat iduri, latz agertzen zitzaion, gogor, haserre antzean, bertara itzultzen ari zelako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.