Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Ederra da izarpe honetan hiltzea", esan zuen Vladimirrek bat-batean hasperen eginez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Hain daude nekeak jota errailok; trena gelditu egiten da izarpe zabalean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.
Jenderik gehienak izarpean egin du lo, burua ezkutuaren gainean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.
Artzain batek gaua izarpean pasatzetik salbatu gintuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 144. orr.
Ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea, nola edo hala nabarmentzeak bakartasunaren izarpetik lagun-multzoaren aterpera dagoen tartea finkatzen ahal zuen garaietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Ekitaldi nagusi gisa, izarpeko opera emanaldi bat iragarri zen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 44. orr.