Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduero izarniatzen ziren ehunka laser-izpi zeru hartan, Txaikovskiren musikaz lagunduta. Berria - Kultura 2006-04-02
Hegoaldeko Gizakien zimitarra biluziek izarren distiraz izarniatu zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.
Pinakuluak kristal landuzko bitxiaren antzera izarniatzen zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.
Gaztelako zeruak izarniaturik zeuden, eta unibertsoaren sakonak Jainkoaren eztarria zirudien. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.
Niri bakarrik zuzendu zitzaidan Olinpiaren maitasunezko begirada, eta sentimen eta pentsamenduak izarniatzen zizkidan; Olinpiaren maitasunean bakarrik aurkitzen dut neure nortasuna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.
Xahartuko dira, nolabait esatearren, pindarrak eta txinpartak, eta orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.
Baratzeak mortu zeuden, eta zeru izarniatua berehalako izozte bati begira zegoela ematen zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.