Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denboraren izaria, erritmoaren aldaketa... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.
Gelaren izaria bi metro karratu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
Aldizkariaren izaria handitzen da, A4 formatua ukanen baitu hemendik aitzina. Herria 2005-05-05
Ohoinak gogorki gaztigatuak ziren, izariz kanpo. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.
Izariz kanpoko fedea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 101. orr.
Batean izariz kanpoko beroak, ondotik gaitzeko hotzaldiak! Herria 2005-08-04
Elgar aditu zuten ogiaren eta artoaren prezioa goratzeko izariz goiti. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.
Zuen zorra pagatu duzue ezin ederkiago, izariz gaindi. Herria 2003-03-13
Ofizioko gizonak badira hor begi kolpe batez izaria hartzen dizutenak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.
Izari bereko orratz guztiek. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.
Orduan zituen baigorriarrak garaztarraren izariak hartuak eta hamar kintze hartu ere, 20-10. Herria 2005-02-24
Beharrik denboran gure eliza handian izariak ongi asmatuak ziren holakoetan bederen jendearen kokatzeko. Herria 2003-05-01
Beraien baitako gerla-kanta baten izariak markatuz ari zirela ematen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.
Heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.
Duela mila urte, leku honen garrantzia Orreaga eta Cebreiroren izarikoa zen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 178. orr.
Gogoan hartuz geroz fedegabeen aurkako gerlaren helburu orokorra eta kristautasunaren eta erlisionearen defentsa dela Bulda deitu emaitzaren oinarri nagusia, gauza gutxia eta erraza baita amoina berezi hura, erraten ahalko da [...] delako emaitza ez dela araberakoa ez behar den izarikoa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.
Ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.
· Bulgarian lurrikara izan dute iragan astean, 4,4 neurrikoa Richter izarietan. Herria 2003-12-25
Bagoira sarrarazten gaituzte bosnaka, kondatzen behin eta bietan, barne hura bete-bete arte 100 preso -izari betea, zapatua- eta bagoia hesten dute eta ontsa hesten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.
Bainan gertakari horiek ez ditazke ere gorde… izari bat behar litakeela atxiki? bainan nun da izari ona? Armen kargatze hori guti gorabehera egiten zuten, ez zutelakotz izari xuxenik. Herria 2005-11-10
Nun den izari egokia, hortan da auzia. Herria 2005-05-19
Heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.
Hori da españolez fanega eta frantsesez arpent deitu aspaldiko lur izaria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 17. orr.
Pertsona horiek Albert eta ni ginen, ezkutu, egitekotsu, multiforme, beste denbora-izari batzuetan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.
Gizonak aldiz, gizon delakotz, baditu gizonaren mugak bezala, bere neurri-izariak eta hauek sort ditzazketen aberastasun batzu ere, ordainez! Herria 2001-09-13
Gizon zuhurrari dagokiola, janari eta edari goxoak hartuz, izarian, bere burua indarberritzea eta suspertzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.
Arno xorta bat on baizik ez dela gorputzarentzat, izarian edanez. Herria 2004-07-29
Behar dela mugitu, gorputza ez «herdoiltzerat» uzteko, mugitu egun guziz bainan izarian. Herria 2005-11-17
Aise gehiago hartuko omen zuen haatik, gure Kostaldean ala bestalde, diru gehiago ukan balu, bainan sosa izarian du eta denetarat ez da beraz hola eta hola heltzen ahal... Herria 2005-07-21
Alde batetik Hamaseko terroristak eta bestetik Israelen armada bipila izarian egoiterat deituz. Herria 2005-02-27
Untzi haundi batzu egin baitira eta ainitz arrain betan hartzen ahal dutenak, behar litake kasu egin eta izari batean egon. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 150. orr.
Erretretan diren batzueri ere gogotik eman lezakioke lan zerbaiti legez-lege lotzeko moldea, izari batean halere... Herria 2005-06-30
Turismoaren beharra bainan izari batean. Herria 2004-03-11
Denek behar dutela aintzina segitu, bainan denek kasu eginez eta izari batean. Herria 2001-08-02
Egia ere izaiten ahal da, izari batean bixtan da... Herria 2004-10-21
Ainitzek nahiago halere atea ideki bainan izari batean eta muga batzu atxikiz, orai arte bezala edo bezalatsu... Herria 2005-01-20
Eta oraikoan Mutxurdin eta Karlosek atxemanen dute izariko zapeta! bixtan da gomita hau auzo herrietako ezkont-gaientzat ere bali dela! Herria 2005-07-21
denboraren izaria (4); izariz kanpo (3); izariz kanpoko (8)