Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina han, izarape bukagaitz hartan, bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.
Gero, ohean hainbat buelta emango dut lo egin ezinik, izarapean biluzik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.
Ohe barruan irakurtzen nuen nik, izarapean, linterna txiki baten laguntzarekin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.
Eberen gorputz uzkurtua alferrik saiatzen da izarapean beroa topatzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Mamorroaren beldur izarapean ezkutatzen den haurraren antzera. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 63. orr.
Eskuineko zapata eta galtzerdia kendu eta Lucasen izarapera sartu zuen Mariak oina. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.