Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez tapaki ez izara, elkarren alboan larrugorritan esnatu gara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 310. orr.
Burusiak altxatuko zituela, izarak atera, lastairari buelta eman, eta aireberritzen ipiniko zuela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.
Izarak aldatu behar ditu. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 226. orr.
Bi izara lotuak soka moduan luzatu ditugu leihotik behera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 409. orr.
Zapiaren ordez izara bat astintzen azaldu zen atarian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.
Izara batetik zintzilik aurkitu zuten hilda, ziegan. Berria - Euskal Herria 2006-03-10
Elaine Oglethorpe, izara batean bilduta, gelan sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.
Orduak neramatzan lo egin ezinik, ohean jira eta bira, izara artean korapilatzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 29. orr.
Etxera ondo asetuta helduko zelakoan, ondo hustuta, esan nahi dut, izara azpiko jokoetarako grina barik... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 133. orr.
Ez zuen aurpegia izaren azpitik atera. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.
ik izarape.
Nork harrapatuko izaren azpian! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.
Hura doi-doia gelara sartu eta izaren artera nirekin batera sartzekotan zela, bere haragi leun beroa nirean kiribiltzeko irrikaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.
Izara mutur batetik heldu eta hilotza agerian utzi zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 126. orr.
Izotz blokeak batuz zabalduko da elurtea izara bat bezala itsasoaren gainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.
Gauaren izaretan zegoen bilduta. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.
Ez zuen aurpegia izaren azpitik atera Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.
Aurrena pozoitu egin zuen, bigarrena ito izara busti batez. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 76. orr.
J.L.R. Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen. Elizen arteko biblia Mt 27,59
Izara zurien artean etzanda. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.
Izara zimurtsuen artean aztoraturik mugitzen zen, ezeroso. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.
Hezetasunez lizundutako izara artean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.
Eskumutur biak heldu zizkion samurki Martak Patakiri, oheburuan izara hautsi batekin eskulotzera balihoa bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.
Ematen zuen isiltasunak, izara erraldoia bailitzan, hotela biltzen zuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.
Ilunaren izara beltzaren pean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 174. orr.
Eskuetan zeukan izara saila komoda batean utzita eskaileran behera jaitsi zen Antonia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 45. orr.
Izara zati bat gerrian lotu eta Bilboraino joan zen oinez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
Leihotik behera izara soka zintzilik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.
Bere ukabiltxo arrosak izara-ertzaren kontra estututa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.
Izara izkina ohearen zangoan lotzen duen artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 409. orr.
Mendi kaskoek ordurako ohi zuten elur-izara falta izan arren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.
Neskaren azal argia elur izara bezalakoa zen, hain zegoen zurbil. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 177. orr.
Euriaren zilar-izaran zehar Gryffindorreko zutoinak ikusten ahaleginduz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.
Ana Morena han goran eserita ikusirik, erruki-izara batek estali zituen nire begi argi unatuak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.
Aldare aurreko eztei-jantzia bezain eder edo ederragoa ageri zen organdizko hil-izara uraren gainean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.
elur izara (3); izara artean (23); izara batean bilduta (4); izara gainean (7); izara zuri (7); izara zuriak (4); izara zuriz (3); izaren artean (10); izaren azpian (4); izaren azpitik (3); izaren keinua (3); kotoizko izara (3); oheko izarak (4); zetazko izara (3); zetazko izara artean (3)