Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
izantza iz izatea.
Euskal Herriaren bizi-partaide naiz, eta guztiz aintzakotzat hartzen dut Euskal Herriaren berezko izantza, eta beregain bizitzeko borondatea, egungoa eta etorkizunekoa. Herria 2004-02-12
Lehenbizi ohean etsitzen ikasi zuen tximinoak, artean zeharo beratu gabeko tximino hark, ikaragarrizko desengainua hartu zuen bere egoitza eta izantza berri hartan [...], eta orduan zer egin zuen?: laguna bilatu, ohe-barruraino karriatu eta harekin larrutan egin, ohearen erruz galdu berria zuen animaliatasunari ez erabat uko egiteagatik, animaliatasun haren oroiminez eta galminez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.