Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heriotzak ontzen du bizia; (nere) heriotzak izanarazten du (nere) bizia, eta alderantziz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.
Harengan ez dela aniztasunik, ez eta Berarengandik kanpoan dagoena izanarazteko ezintasunik ere, eta munduarekin daukan harremana kapitainak bere itsasontziarekin daukana dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.
Bestela esanda: ingurua barrua dela, edo gauzaren ingurua gauza bera dela, zein baita ezin litekeen gauza, baina nor denak halaxe izanarazten duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.
Ondorioz, Jainkoa bera eta gauza guztiak izanarazten eta eragiten dituen Jainkoaren ahalmena Haren esentzia bera da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 103. orr.