Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izan2 1 iz izatea.

Norbere izana eta munduaren omena irabazteko asko erakutsi behar da eta asko ezkutatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Garapen Iraunkorraren izana, sustraiak eta adarrak azaltzeko saio xumea da, beraz, liburu hau.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

Gauza singularrei eta, beraz, gizakiari beren izana atxikarazten dien ahalmena, Jainkoaren ahalmena da, hots, Naturarena. Euskararen berezitasuntzat hartuak izan diren ergatiboari edo deklinabide mugagabeari, izatearekin edo izanarekin zer ikusi gutxi dutela esan bailiteke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 395. orr.

2 (izen hitzarekin hitz jokoa eginez)

Izenak ez du izanarekin zerikusirik, ezta izanak izenarekin ere, hitz onomatopeikoetan izan ezik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Izena duen orok omen du izana (hala uste omen dute euskaldunek), baina izana duen orok al du izena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Ontzian marinel eta zirujau zetorrenak Hendrike Frantziako zuela bataiarriko bere grazia, baina denek, fede ezin hobez, Mihurubiko Martin irizten ziotela, gurean izana duen orok ezizena ere baduelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 338. orr.

Izanarekin izenarekin ari nauk, ez izenaren izanarekin!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Izenak izen, bat bera da izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

Prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu: izen-izanak galtzeko arrisku latzean amiltzen dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

3 norbaitek duena.

Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta; hau da: letra eta numero gizenez idaztea pertsona baten izana, balioa eta prezioa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus