Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Izan ere hala izango da agian", pentsatu nuen neurekiko, aingeru guardakoarekin gogoratuz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 239. orr.
Izan ere, zer da espainola izate edo ez izatea? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Izan ere, hautsa zara / eta hautsera itzuliko zara. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 21. orr.
Izan ere, Frantziako Kode Zibila zerbait bada, aurreko erregimen politikoaren lege haustura da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.
Izan ere, gizonen arteko "zintzoa" gauza bakoitzari berea ematen diona da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.
Izan ere, aurtengo Gabonak izango dira, okerrik ezean, etxe honetan bizitzen emango ditudan azkenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 142. orr.
Izan ere, gurasoen ameskeria hutsak dira lizunkeriaren bidean aurkitu omen daitezkeen zorigaitzak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.
Utziozu, beraz, galdetzeari batek daki zein doktore edo irakasle gaiztori buruz; izan ere, gaiztoa bada ez da doktorea, eta doktorea bada ez da gaiztoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 103. orr.
Zer da psikiatra bat, izan ere, ikaragarri eta ezin sinetsi ahala dakien gizona edo emakumea ez bada? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.
Huraxe zen, izan ere, inguruetako herrixka eta auzo apalagoen "hiriburu" koxkorra. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.
Karbonoa, izan ere, elementu berezi-berezia da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.
Interpretazio mota hau da, izan ere, epaileari galarazten zaion bakarra. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 50. orr.
Gerraren izugarrikeria, basatikeria: gizakiarengan bada, izan ere, halako suntsitzeko gogo bat, besteak hiltzeko eta piztia bat izateko gogo bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.
Ez dira, izan ere, gauza bera garbitasuna eta garbia; eta ildo horretatik hainbat adibide. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 84. orr.
Izan ere, kontua ez da, inondik inora, zer sentitzen duen naturak eta legeak bestearen momentuko gurariak asetzera kondenatutako objektuak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.
Horrek ez zion asko laguntzen, ordea: aurrean ikusten zuena bezain beltza zen, izan ere, gogamenean tomateaz egiten zuen irudia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Tamala da zuk niri ez sinestea, izan ere errugabea bainaiz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 131. orr.
Izan ere, antigoaleko jende askorentzat, bihotza baitzen kontzientziaren organoa eta burua sentimenduena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.
Nor da izan ere, gaurregun, familiko buru, haurra bera ez bada? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.
Izan ere, eskuratu eta gorde ezin ditugun gauzen gabezia gogo nare eta berdinez pairatzen duena baino sendoago nor izan daiteke? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.
Izaki bizidunen ekintzarik arrunten eta beharrezkoenetariko bat, izan ere, aurrera begiratzea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.
Ikustekoa baitzen, izan ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Annek, izan ere, bere egunkaria idatzi zuenean hamahiru-hamabost urte zituen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.
Nazio barneko merkataritzak, izan ere, trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Bizitza zoriontsua zuen izan ere, funtsean, dena aldeko zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.
Izan ere, herri bakoitzak bere izpiritua dizu, bere nortasuna. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.
Izan ere, kristauek, barne-barnetik gorroto zioten, ez baitzuten Gabriel Ruaren kristautasunaz sinesten, Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.
Izan ere, auzi hura neuk sortua zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
Izan ere, 'itzuli' egin ditugu testuak, ez [...] haiek hartu eta gure erara edo gogara berridatzi. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.
Izan ere, dinamika hori gero eta urrunago dago estatuen kontroletik, eta eraso egiten die estatuen subiranotasunaren funtsezko zenbait ezaugarriri. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.
Izan ere, horiek ez gaituzte jartzen moral oinarri baten eta Estatu lege baten arteko desberdintasuna nabarmentzeko tenorean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.
Izan ere, erromatarrek kartagotarrenganako gorrotoa gorde zuten baita haiek suntsitu eta gero ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.
Izan ere, ez zuen uste berriro elkar ikusiko zutenik, kasualitatez ez bazen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 112. orr.
Izan ere, itzultzeko asmoarekin jo aten baitziren. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.
Izan ere, egia argitaratzea sarri askotan arriskugarria zela uste zuen hark. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.
Izan ere, pentsatzen nuen elkarrekin aztertu behar genuela I. jaunaren egoera konplexua, eta, ahal izanez gero, laguntza eman hari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Izan ere, betiko gauzen maitasunak zoriontsu egiten dituenak betiko legearen arabera bizi dira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 119. orr.
Izan ere, non aurki heldulekurik argiari? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Hemen, izan ere, landutako sororik apenas dagoen, eta lurra elkorra da, azalean bai behinik behin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.
Baina arraza ariarra goratzeko haien arrazoi guztiak moralak eta kulturalak dira: izan ere, "historia" egiten dute, ez zoologia. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.
Jende artean, beste pertsona berezi bat juxtu-juxtu ezagutu nuen; izan ere, garai batean ile eta bizar luze-luzeak zeuzkan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.
Badakizu, izan ere, nola jokatzen duen jende azal-ilun askok, norbaitek hatz bat eskainiz gero, besondoa hartzen diote. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.
Antzutasuna, izan ere, semen lodiegiak eragiten du eta, bestela, behar baino likido meheagoak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.
Miepek, izan ere, hain hunkigarriro kontatzen ditu gauza horiek guztiak; bera ere asaldatuta dago oso. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.
Etxe honetan, izan ere, ez gaude seguru, ez ni eta ezta zeu ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.
Bakoitzak erdiaren jabe baino ez izate horrek, izan ere, beste erdia bilatzeari denbora eta energia asko eskaintzera behartzen du. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.
Alabaina, halabeharrak aurrea hartu zion, izan ere Darruitxek ministerioko zuzendari orokorrarekin elkarrizketatzea eskatu baitzuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.
Halaxe baitzirudien, izan ere: inoiz ez zela han inor ibili, berrogeita bi pasaiariok eta eskifaiako bost kideek osatzen genuen taldearen arrastorik txikiena ere ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
"Izan ere! ia ahaztu nintzen! -hots egin zuen amak-. - 369. orr.