Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izaki2 (orobat izanki) 1 adlag izanik; d(ir)elako, z(ir)elako.

Deabrua, gaizkiaren irudi izaki, ez da errealitate, gabetasuna da, falta den zerbait.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Frantziskok, etxegile zuhur izaki, etxea harkaitz sendoaren gainean eraiki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.

Herri berekoak izanki, elkar ez genuen haatik bakan baizik ikusten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Ark ere, ordea, etsai gaiztoak izaki, eta aien atzaparretan erortzen dek askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.

Filosofia handiko haurra izaki, halere, erabaki zuen kontu hura guztia Jainkoaren esku uztea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Paris hain handia izanki, mirakuilua izanen zela Elenarekin buruz buru gertatzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

Ez naute sentitzen, ukitzen, fantasma hegaldun izaki, baina desterratu eginen nindukete pozik beren gogotik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Honako hau antologia izaki, haren ipuin batzuk besterik ez ditugu hautatu; bertsioa izaki, ezin, bada, haren kontamoldea zehatz-mehatz azaldu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 12. orr.

Zuk, sagua izaki, jale onaren fama daukazu eta ez zenuke pastel bakar bat ere arbuiatu behar.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Eta horratx: irain gorriagorik ez izaki neretzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.

Nahiz eta ordurako ondotxo jabetua behar zuen ez zeukala salbabiderik, abantaila nirea izaki nabarmen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Izanez ere, haurra izaki familiaren enbrioia, eta nola jasan bada inork, gai edo ezgai, estatuarentzako antzu izate horrenik?...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Anaiaren bizi sakratua arriskuan izanki eta nik, burua erabat hustua, ez jakin nor behar nuen deitu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Beroa izaki, zinez, sala tiki horretan!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Loa eta gaua, bistan da, batera datozela, eta ageri denez, Txomin ere gautar izaki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Eta gure goizoilandak, "pottottobero" samarren fama izaki, berriz, auzo herrietan!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 229. orr.

Lastima, usainarena ez ziaten denek hain ondo jasoko, aretoa handiegia izaki, eta ikusleenganako distantzia ere bai...     «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.

2 izaki eta

Fama gotorra izaki eta, Sarlat-eko elizan Gure Aitak entzuleak ditu plazerrez gainditu.  Herria   2001-06-14

Mister Lewinek ez zeraman soinean, jakina, inolako etiketa-jantzi ilunik, eta dantzatu ere mazurka modura egiten zuen dena, Polonian jaioa izaki eta haurtzaroa ghettoan bizi izana eta abar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.

Orain, bidearen mugari arras hurbil izanki eta, karriken izenei kasu egiten diet.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Aroa ederrenetarik izaki eta, arrakasta gaitza izan dute ondartzek.  Herria   2001-08-09

Asteazken gehienetan, arratsaldeko bostetarik harat libro izanki-eta, itzuli bat egiten nuela Pariserat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.

Pentsamendu hauengatik, alabaina, gehienik gose direnek dute gehienik pairatzen, gutiziatzen duten ohoreraino ezin helduz etsitzen dutelarik, eta, haserre gorrian izanki-eta, prestu iduri nahiz lehiatzen direlarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amorratua izaki (4); bakarra izaki (5); bera izaki (6); berezia izaki (5); egia izaki (7); egina izaki (4); eguna izaki (4); gabea izaki (6); garaia izaki (5); gaztea izaki (6); handia izaki (6); horixe izaki (5); horrela izaki (4); huraxe izaki (5); hutsa izaki (4); jaioa izaki (5); kontuan izaki (8); nagusia izaki (4); ona izaki (7); onak izaki (4); onekoa izaki (4); ostirala izaki (4); semea izaki (4); soila izaki (4); soilik izaki (4); txikia izaki (8)

[3] azkena izanki (3); bi urratsetan izanki (3); debekatua izanki (3); egia izanki (3); eguna izanki (4); frango izanki (3); gehiago izanki (3); han izanki (5); herria izanki (4); hor izanki (6); urratsetan izanki (3); urtea izanki (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus