Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire ni ausartak barre egiten zion nire ni beldurtiari, eta inoiz ez dut egun hartan bezala sumatu gure baitan ditugun bi izakari horien arteko kontrakotasuna, batek baietz, nahi zuela, besteak ezetz, aurka eginez, aurrena bat, hurrena bestea, gailentzen zirela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.
Begira egoten zaizkit, ikusten naute, izakari harrigarri, sinestezinezko horiek, maitagarriak, lur sakratuaren, aire ukiezinaren eta munduaren ama den argi beroaren alabak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.
Guri aingeruak bezala margotu zaizkigun izakari hegodun handiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.
Izakari goragoko bat bilakatua nintzen, mendera ezinezko adimen batez armatua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.
Era guztietako izakari ikusezinak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 247. orr.