Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itzuri (orobat izuri g.er.), itzur, itzurtzen 1 da ad norbaiten edo zerbaiten eskuetatik edo mendetik ihes egin. ik eskapatu.

-Mugimendu zakar bat egin, eta eskuetatik itzuri zitzaion animatzaileari mikroa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

Beso artetik itzuri zitzaidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Eta denbora hatzen artean ihes egiten sentitzen nuen, gorputzetik itzurtzen minutuz minutu, odoluste jadanik geldiezin bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

Baina behar zutela bipilki zin egin elizgizonak zirela, erregearen jendeari itzuri eta Elizaren justizia erreklamatzearren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

Behin perla beltza norberaren eskuetan eduki eta gero ezin zaiola itzuri patuari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.

Ezin zitzaion itzuri harri eta argizko ziklope hari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Ba al da gauzarik nire pentsamenduari itzurtzen zaionik?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Erantzun automatikoak, gehientsuenak gure nahimenari itzurtzen zaizkionak, erreflexuak, alegia, Nola itzuriko natzaio Jainkoaren aurpegiari?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Objektu sentikor asko itzuri egiten zaizkie.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 218. orr.

-O, bai! -itzuri zitzaion Léari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

Hasperen sakon bat itzuri zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.

Zergatik begiratzen didazu horrela? -egin zuen oihu neskak, zakar, eta birao gordin bat itzuri zitzaion ezustean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Ea, ez al zaizu irribarretxorik itzuriko?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Ruche jauna ezin izan zitzaion pentsakizun horri itzuri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Haren mintzoari nahigabe itzuri zaion hunkidura.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.

Lau osaba, hiru izeba eta hamasei lehengusuren begi-luzeei ezin itzuriz ibiltzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Sexismoari itzuri ezinik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 105. orr.

Hala, bada, ezin itzuri nolabaiteko kezka horri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.

Errotuladore horiz markatuak nituen bart itzuri zitzaizkidan xehetasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Ordurako haiek jabetuta baitzeuden niri itzuri zitzaidan gauza batez: ja ez ginela gizaki libreak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.

Beldurtu eta Miamira itzuri zen iloba.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 21. orr.

Familiako besteren bat atzeko irteera zaintzen gelditzen da, sugea handik itzur ez dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Alemanak hurbiltzearekin, 1940an, frantsesen eskuetarik itzuri zen judua zelakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

Gela hartatik, eta etxe hartatik, ikaraz itzuri nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Arrain-saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 172. orr.

Burbuila bat bezala itzuri zen harengandik bizia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Guk ere badakigu gauzek nola behar duten izan gaur (nahiz eta, barrendik, beti lehengora itzurtzen zaigun gogoa eder bila).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

• 2 du ad

Hemen ezerk ezin digu itzuri, zeren arrazoimenak osoro bere baitatik sortzen duena ezin baitzaio berari ezkutatu, aitzitik, arrazoimen berak dakar argitara bere printzipio komuna aurkitu ahala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Guk ezin izango diegula zartakoari eta zauriari itzuri, punteria onez jaurti bazen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.

Bertze ukaldi bati nekerik gabe itzuri nion, hala ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.

Zigorrari itzuri egiten badiot ere, ezingo zionat itzuri sariari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.

3 ezin itzurizko

Ezin itzurizko asturuari itzuriko zaiola sinetsarazten dion uste ergelak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Jakin badakigu inork ezin diola itzuri egin bere patuari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

Eta oharkabean itzuri egin nion kristalezko begiratu hari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Egia da musika-erritmo batek [...] eragin fisikoagoa, ezin itzurizkoagoa duela guregan irudiaren edozein elementuk baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

4 itzuri egin (orobat itzur egin g.er.) ihes egin.

Eta hastapenari estu lotu behar hori da, salbuespen nahasleei itzuri eginez, lor daitekeen egiaren parterik handienera iristeko modurik egokiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

[...] -esan zuen Evans jaunak, surtara begira oraindik ere, lagunen begiei itzuri eginez eta erretzen ari ziren irudiei mintzatuz-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 142. orr.

Genetika molekularraren metodoek aukera ematen zuten, gainera, genetika klasikoarenei itzuri egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Lehen ekinaldia nik irabazia nuela, itzur egin bainion, berrogei minutuz bederen, halabeharraren mesede bati esker bederen, nire aurkariaren erasoari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

Ezerk ez zion hari itzuri egiten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

Baina ordurako zaila zen sakrifizioaren tentazioari itzuri egitea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.

Zergatik behartu behar gaituzte alemaniarrek, Dantzig berentzat eskatzean, Dantzig salbatzera ez bada, ezinezkoa baita, lotsari itzuri egiteko geure buruaz beste egitera?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 112. orr.

Migel Mailuk apezei itzuri egiten zien eta fraideei eskapo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

5 itzuri joan, ibili

Zeharbidea hartuko dute, itzuri joango dira puska batean, ihes egitea ezinezko dutela jakin arren.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 140. orr.

Bertakoak Jeniseisk probintziara itzuri joan ziren tatariarren beldurrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.

Behin eta berriz itzuri doazkigun asmo ezkutu horiek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.

Poliziak turisten itzuri zebiltzan, zaldizkoak ez du ezinbestean zalduna zertan izan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus