Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Demagun gaztelaniazko itzultzaile bat, Valverderenari desegokia iritzita, Hamlet berriro itzultzen hasten dela. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.
Nire andregaia ingeleseko itzultzailea da eta etxean egiten du lan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.
Vazquez Montalbanen liburuen italierazko itzultzailea da Lyria. Berria - Kultura 2004-01-18
Euskal idazlea, bertzeak bertze Testamentu Berriaren itzultzailea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
Aurrekontu ofizialen itzultzailea baino gehiago asper zaitezke. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 32. orr.
Itzulpen batek itzultzailearen garaira ekartzen du testua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.
Gaztelaniazko itzultzaileak bere alde zituen tradizioa, hizkuntzaren normalkuntza eta nahi den guztia, baina Irene Aldasorok, euskal itzultzaile askok bezala, euskarazkoak motelagoa behar lukeela dioen logika hautsi du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.
Itzultzaileen sortzaile-lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.
Itzultzaileak errusierazko argitalpenetik harturiko oharra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.
Fernando Rey itzultzaileak euskaraturiko Gure etxeko kontuak liburuan. Berria - Kultura 2004-10-30
Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.
Aristoteles: Kategoriak, Donostia, Gaiak, 2000; itzultzailea: Gotzon Arrizabalaga. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 182. orr.
-Itzultzaile bat eskatzen dut, jauna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.
Itzultzaileekin egindako epaiketak legezkoak diren galdetu dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Epaiketa euskara hutsean eta itzultzaile gabe egiteko eskaera. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Katharine Gun Londresko Gobernuaren itzultzaile ohiaren aurkako epaiketarik ez da izango azkenean. Berria - Mundua 2004-02-26
EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak eta IZO Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak antolatuta. herria¬
Itzultzaile ibili zen: Breton, Eluard eta Crevelen lanak itzuli zituen. Berria - Kultura 2006-04-11
Filologia Frantsesa ikasi du, baina itzultzaile jarduteko beste bi urteko master bat egin beharko luke Vilniusen. Berria - Mundua 2004-04-23
Anoush farmazialariak egin du itzultzaile lana. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.
Itzultzaile lanetan diharduelako. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.
Andres bere itzultzaile-lanbide berria ongi betetzeko prest zegoen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta EIZIE itzultzaile elkarteak ere jasoko dituzte diru laguntzak. Berria - Kultura 2004-12-29
Jakintzaren Etxeko itzultzaile taldea zen hango aberastasunik handiena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.
Horrelako aldizkariak unibertsitateei eta itzultzaile eskolei lotuak egoten dira. Berria - Kultura 2004-10-31
Neure itzultzaile-halabeharrek eragindako paranoiatxo hola-halako batek baino zerbait funtsezkoagoak. Itzultzaile bidezko epaiketek hizkuntz eskubideak urratzen dituzten ala ez argitzeko asmoz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.
Baina hausnarketa hori ez da literatura itzultzaile batena, ezpada idazle izan nahi duen batena. Berria - Kultura 2004-07-31
Zerbitzu plataforma bat izango da: posta elektronikoa, Interneteko guneen itzultzaile bat, weblog bat, txosten bereziak PDF formatuan... Berria - Gaiak 2004-09-26
Noiz lortuko ote da izurdeen hizkuntzaren itzultzailea? oso aspaldian, Kanariar Uharteetan guantxeek izurdeekin txistuka hitz egiten bazuten, zergatik ez lortu gaur egun gailuen bidezko harremana gizakien eta izurdeen artean? Berria - Gaiak 2006-02-07
aguer itzultzaile (7); baina itzultzaile (4); bat itzultzaile (3); du itzultzaile (3); eizie euskal itzultzaile (6); eta itzultzaile (22); eta itzultzaile gabe (11); euskal itzultzaile (17); euskaraz eta itzultzaile (12); hermine aguer itzultzaile (7); idazle eta itzultzaile (3); itzultzaile askok (3); itzultzaile bat (13); itzultzaile batekin (3); itzultzaile baten (5); itzultzaile eta (12); itzultzaile gabe (13); itzultzaile gabe deklaratu (5); itzultzaile gabe egin (4); itzultzaile gisa (8); itzultzaile izan (5); itzultzaile lana (7); itzultzaile lanak (5); itzultzaile lanak egiten (3); itzultzaile lanetan (6); sailak euskal itzultzaile (4)
bere itzultzailea (3); bereziartu itzultzailea (3); dira itzultzaileak (3); du itzultzailea (4); du itzultzaileak (8); eta bere itzultzailea (3); eta itzultzailea (9); eta itzultzaileak (18); eta itzultzailearen (6); eta itzultzaileari (4); eta itzultzaileek (3); eta itzultzaileen (3); eta itzultzailerik (5); eta itzultzailerik gabe (5); euskal itzultzaileak (3); euskaraz eta itzultzailerik (5); euskarazko itzultzailea (6); idazle eta itzultzaileak (6); idazlea eta itzultzailea (3); itzultzailea da (5); itzultzailea ere (5); itzultzailea eta (6); itzultzaileak berak (4); itzultzaileak bere (4); itzultzaileak errusierazko (18); itzultzaileak errusierazko argitalpenetik (18); itzultzaileak ez (6); itzultzailearen arabera (5); itzultzailearen lana (3); itzultzailearen oharra (15); itzultzailearen ustez (3); itzultzaileari egindako (3); itzultzaileen artean (6); itzultzailerik ez (5); itzultzailerik gabe (10); itzultzailerik gabe deklaratu (3); itzultzailerik gabe eta (3); mendiguren bereziartu itzultzailea (3); nire itzultzailea (3); tarazonako itzultzailearen (4); zuen itzultzaileak (3)