Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estepan barrena oldartu behar eta Irkutskera itzulinguruka iritsi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 384. orr.
Ilunabar aldera iritsi zen, azkenean, agindutako hegazkina, kirol-aparatu bat, luzaroan itzulinguruka ibili zena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Itzulinguruka ibili zen, gero eta beherago, zuhaitzen adar gorenak ukituz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.
Han ibili zen luzaroan itzul-inguruka gure gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.
Batzuetan itzulinguruka ibili bada ere, ondo etorri da berriz ere arrastora, idazle zailduek egiten duten moduan. Berria - Kultura 2004-10-02
-Itzulinguruka ibili ginen parkean, jira eta bira -esan zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.
Itzulinguruka ibili gabe: zure senarrak joera homosexualak ditu. Haren menera heltzean, aberea gelditu zen eta jantziak usnatu zizkion, haren oinetan itzul-inguruka zebilela, beti zaunkaka. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.
Beti itzulinguruka erantzuten zioten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.
Aitak ez baitzuen gehiago holako solasik atera edo bertzenaz, zinez itzul-inguruka eta Sophie ez gaitzitzeko hartzen zuen zuhurtasun guziarekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 113. orr.
Hurrengo, itzulinguruka zebilkion beste kontua ekarri zuen hizpidera Bain andreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.
Porrota dute zigor testua bera baino luzeagoak diren itzulingurukako ahaleginek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
itzulinguruka hasi (3); itzulinguruka ibili (13)