Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bide laburra behar zuen nire etxerakoak eta itzulinguru ederra egin du auzoko kaleetan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 115. orr.
Egunkarira bueltatzean, itzulinguru handia egin nuen Kristinaren atariari itzurtzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.
Hala gertatu zen helmugara iritsi ginela itzulinguru luzea egin ondoren. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.
Izotz zolako arrakalak direla eta 29 kilometroko itzulingurua egin beharko dela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.
Handik itzulingurua eginda pasatzen ginen, mendira joaten ginenetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 130. orr.
Ongi oroit ditzaket aldi hartako joan-jinak eta itzul-inguruak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 498. orr.
Bitartean, Jeroboamek gudari-talde bat bidali zuen, itzulingurua eginez, Judakoak atzetik harrapa zitzan. Elizen arteko biblia 2 Kro 13,13
Gurditzarra, kalez kale hainbat itzulinguru egin ondoren, kalezulo ilun batean sartu zen azkenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
Saihestu egin ziren israeldarrak bidetik, itzul-inguru bat eginez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 212. orr.
Belardietan barna hainbat itzulinguru eginik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.
Baina ez, handik askoz gertuago egon arren, Tolosatik, Andoaindik abiatuta baizik, eta handik ere ez zuzenean, itzulinguru luze askoa eginda baizik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 47. orr.
Taxia Plaza Eliptikoari itzulingurua ematen hasia zen jadanik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 240. orr.
Taldearen aurrean zaldiari itzulinguruak eragin, danborraren konpasean aurrera eginez denak... Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.
Patxadaz hartu nahi ditu gauzak, futbolak itzulinguru asko ematen dituela bai baitaki. Berria - Kirola 2006-02-10
· Munduari bira egiten ez dion itzulinguruko esferarik ba ote den jakiteari dagokionez, halaber, ikerkizun dago. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.
Eskolara joateko, itzulinguruko bidea hartzen du, lagunek nondik datorren jakin ez dezaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 127. orr.
Abortu bat izan nuela jakinarazi nion itzulinguru askorekin. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.
Itzulinguruak alde batera utzirik, gaiari zuzenean heltzea erabaki zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.
-Itzulingururik ez, mesedez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 472. orr.
Bonino ez zen kontalari ona: adarretatik joaten zen, errepikatzen, itzulinguru luzeak eta itzulinguruen itzulinguruak egiten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.
Baina ez zuen, antza, itzulinguruetan denbora galtzen ibiltzeko astirik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.
Itzulinguru edo ihesbideren bat erabiliko zuela telebistako filmetako hiltze haietaz mintzatzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 178. orr.
Hitz bihurri eta itzulinguruak, apaindura hutsalak, nabarmenkeriak eta jakingurak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.
Husainek, amak albistea emateko erabili zuen itzulinguru gabeko moldearekin haserre, hau besterik ezin izan zuen esan: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.
Itzulingururik gabe esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.
Itzulingururik gabe esateko, guzti-guztia aldatu zen harentzat Itzulingururik gabe kexatu zitzaion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.
· Baina, orain, utz dezagun alde batera hori guztia eta gatozen harira itzulinguru gehiagorik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.
eta itzulinguru (5); eta itzulinguruak (4); eta itzulingururik (8); eta itzulingururik gabe (7); hainbat itzulinguru (3); itzulinguru bat (7); itzulinguru bat egin (3); itzulingurua egin (3); itzulingurua eginez (4); itzulingururik gabe (19)