Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakurra gela inguruan itzulika hasi zen, hormetan usainka, eta intzirika denbora guztian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.
Koilara itzulika erabili nuen kafearen barnean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Baziren ere alegiazko paradisuko xoriak maxina bati esker itzulika eta kantari zebiltzanak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 76. orr.
Bazirudien goietako lekuren batetik hegazti bat erori zela eta beherantz zetorrela, airean itzulika hego arinei eraginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 169. orr.
Halaber, itzulika eta itzulika zebilen dorreko argia, Cape St. Mary'sko harresi ikaragarrien kontra zartatzeko lanjerrean zebiltzan ontzien abisatzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 131. orr.
Burua itzulika hasi zitzaidan eta oroitu nintzen herenegun gaueko amesgaixtoaz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.
Gobernurik gehiago ez duen eta olaturik olatu itzulika doan ontzi bateko eskifaia bezala aztoraturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.
Elurretan itzulika eta iraulka ibili ginen, odolaren arrasto gorriak uzten zurian. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 42. orr.
Gauaz aditzen zuen ohean itzulika, baina ez zen hitzik errateko gai izan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Goma soil bat da orain, kasik gogoz kontra darabilzu ahoan itzulika. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.
Barnea itzulika ari zaio, ordea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 175. orr.
Kontxako badian jokatu zen, eta itzulika, ez joan-etorrian. Berria - Kirola 2004-09-09
Bainan zonbait jendendako, zerbaitetara heltzeko, nahiago dute itzulika ibili. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 29. orr.
Eta geroxeago, bidearen itzulika batean... etortzen hasi nintzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 263. orr.
Itsasorantz urrutiratzen ari zen gurpilaren itzulika hotsa entzuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.
Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka, esan beharreko hartarik ihesi beti, esan nahi eta esan ezinez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
Hura ez zen gehiago zirimola, ezpada erortze amaigabea mendi amaigabe batean behera, itzulikako hegaldia kolore ikusgarriz margotutako mundu zabalean barrena. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 49. orr.
Itzulika-mitzulika zebiltzan ene izpirituan, galderak sortuz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.
Konprenitu nuen beraz, itzulika-mitzulika ibili gabe, galdetu behar niola psikanalistarik ezagutzen zuenetz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.
Inguruan behatze lanetan joan-itzulika zeuden polizia batzuek nortasun txartela eskatu zieten bi gazteei. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.
eta itzulika (4); gainean itzulika (4); inguruan itzulika (4); itzulika ari (4); itzulika eta (11); itzulika hasi (6); itzulika hasi zen (4); itzulika hasten (3); itzulika ibili (7); lurrean itzulika (3)