Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itzulgune (orobat itzul(-)gune) iz ipar itzulia egiteko gunea.
Erdaraz "Rond Point" erraiten den gauza hori "Itzulgunea" deitzen da euskaraz. Herria 2005-06-09
Baiona Santespietarik San Andresera heltzean, Lapurdiko zubi aitzineko itzulgunea "Rond point de l'Aquitaine" deitzen da. Herria 2005-08-04
Itzulgune berri bat ezarri dute hor eta iduriz hola akulatu arramoldaketa arras egokia da. Herria 2001-06-14
Itzul gune berria sei errepide desberdinetatik hartzen ahalko da. Herria 2003-03-20
Intermarché saltegiko itzulgune ondoan. Herria 2004-02-26
Miarritzeko autopistako itzul-gunean. Herria 2005-01-13
· Miarritze nire amets eta gogoeten itzulgunea da. Berria - Kultura 2004-09-14