Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diru premia tarteko ez dela, itzultzailea barne beharrak bultzatzen du itzulgaiak aukeratzera. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.
-Itzulgaiaren erredaktoreak 100 metrotik hartu duela zati hori? «Kuskue tanden», 2004 - 67. orr.
Itzulgaiko esaldiaz gogoratu zen Gabin. «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.
CATetik iritsitako itzulgaien bila joan zenean. «Kuskue tanden», 2004 - 197. orr.
Ustez itzulgai huts zen hartatik hasita, horra noraino diren helduak. «Kuskue tanden», 2004 - 94. orr.
Egun hartan, Huarte Donibanekoaren pasarte bat eman zion itzulgai Enrikek, izaeraren eta alderdi organikoaren, hots, gogoaren eta haragiaren arteko atxikimenduaz. «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.
Itzultzailearen itzulgaiarekiko maitasun gehiegiak ere sor ditzake itzulpena itsu ditzaketen beroaren lamarak eta lurrunak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.