Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itzulbidea geldoa eta nekagarria izan zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.
Itzulbidean, geldialdia egin nuen esekitokiaren parean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.
Ez genuen hitzik egin itzulbidean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Entzun zuen Cartaphilus itsasoan hila zela, Esmirnara itzul bidean, eta Ios uhartean ehortzi zutela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.
Seihileko bat egin berria Yalen, scholarship, eta orain etxerako itzulbidean amarengana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.
Kanpalekurako itzulbidean hartu nuen erabakia. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.
Itzulbidean da Hamlet. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 187. orr.
Inor igarotzen ez den eta itzulbiderik ez duen lurrean. Elizen arteko biblia Jr 2,6
Norberaren bizitzak une batetik aurrera ez duela itzulbiderik pentsatu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.
Hori guztia destenorez eta itzulbiderik ez zegoela gogoratu zitzaidan, ordea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
Gure aitatxik gogoa berriturik egin zuen itzulbidea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.
Kirxak, ilunpetan, itsumustuka ekin zion itzulbideari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
Orkoen osteek moztuko digute itzulbidea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 127. orr.
Orduan, uhartean zehar ibiltzen hasi nintzen, jainkoei laguntza eske, itzulbidea erakuts ziezadaten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.
1941eko urtarrilean Europaren eta munduaren zorteak itzulbiderik gabeak ziruditen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.
Itzulbiderik gabeko bidaiarako txartela hartua nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.
Itzulbiderik eta atzerabiderik gabeko desastrea. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 6. orr.
Konpondu ezinezko, itzulbiderik gabeko kalteak gertatuko ziren. «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.
Eginbidez ez baldin bada, automakikoki bederen iragan dut ja ezagutzen dudan elizaren barneko itzulbidea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.
itzulbidea hartu (3); itzulbiderik ez (3); itzulbiderik gabeko (4)