Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apainduraren osatzeko, hegia zabala zuen aita zenaren lapurtar boneta hartu zuen, itze batean tilingo zegoena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Itzea sartzen da jo eta jo arizanaren bortxaz. Herria 2003-09-18
Gaitzeko borta, zeruraino doan borta, zeruko atea, zura itzez izarreztatua, 585 itze kasko beltz, mugimendu gabeko konstelazioa, zur gorrian landatua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.
Kristoren beso mehe eta luzeek, gorputz hilaren pisuak itzetatik ateratzekotan balire bezala, Kurutzefikatuaren hauskortasuna gehitzen dute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.
Itze sailtzaile batek iragarki egile bati galdegin zion marrazki baten bitartez bere ekoizpenaren aipamena egitea. Herria 2005-01-20
Itzeak izanikan ere, hala hala segitu zuen pilotan eta partida irabazi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.
Horma-harrietan ernetzen den itze belarraz. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,13
Landareei buruz ere mintzatu zen, Libanoko zedrotik hasi eta hormetako itze-belarreraino. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 67. orr.
Jarri naiz eukalitu edo, izen pollitagoa baita, itze-belarrei so ziri mehe luze horiek noraino joan nahi dute, zeru barnean ausikika bezala ari direla. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.
Han biper eta itze-kanela garestien merkataritzan aritzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 174. orr.
Itze-kanela kargatu ondotik, etxeratzen dira eta Sevillara itzultzen 1522ko irailaren 8an Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 175. orr.
Hogeigarren mende hastapenean ari ziren itze egiten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 27. orr.
Itze egiteko mekanika hori. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 27. orr.