Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta hartantxe itzartu nintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 285. orr.
Txalupan itzartu zen, mindutako eskua igurtziz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.
Izerditan itzartu nintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 287. orr.
Halako batean nekeak eskua laxatu-edo egin zuen eta itzartu egin nintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.
Anestesiak eragindako loalditik sekula itzartu izan ez bazina ere. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.
Itzartu bezain laster. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 76. orr.
Amets gaiztoren bat izan denean, gero norbera itzartzean ohekoak zelan ageri diren, halaxe zeuden hango burusia eta izarak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.
Noiz arte egongo zara etzanda, alfer hori? noiz itzartuko zeure loalditik? Elizen arteko biblia EsZ 6,9
Itzartu orduko eguzkia askoz goxoagoa da iratzargailu madarikatua baino. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.
Bihotzaren txoko ahaztu eta aspaldian lokartu hori itzartu egin dela iruditu zaio. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 41. orr.
Mundua itzartzen hasia zen, ostatuko leihoetako batean kutxa saldu zidan gizona agertu zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 362. orr.
Orduan beste gaitz batzuek gure bularrean itota zeukaten larritasun hura itzartzen eta burua jasotzen saiatzen da. -Itzar daitezela, bada, beraren botereak! Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.
Danbada haren hotsak itzartu ninduen ni ere. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.
Aldameneko gizonaren berbek itzartu egin dute Joxan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.
Mugimenduak eta asaldurak itzartu naute jarraian. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 83. orr.
Eta uste dut argitxo hark itzartu zuela Darling andrea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.
Umeak itzartu, korta garbitu, garbigailua ipini, abereak larreratu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.
Inor ez baita itzarturik jaikitzen, behin biziaren eten hotza gertatuz gero. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.
Felicitas, ostera, ondo itzarturik doa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.