Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bide hori hartzen ausartzen zirenak berehala iritsiko ziren Oihan Itzaltsura. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.
Gimnasioko zuhaitz-lerro itzaltsuen azpian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.
Kasernako alde itzaltsuenen abaroa bilatuz beti. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 178. orr.
Korridore itsu batera iritsi ziren, zulo itzaltsu batera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.
Non gero eta luzeagoak -eta ikusezinagoak- baitira kausaren eta efektuen arteko tarte itzaltsuak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.
Greziar estilo peto-petoko eraikinak, lorategiz inguratuak eta barruko patio itzaltsuz ongi hornituak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.
Zoko itzaltsu batean gorde zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 230. orr.
Argia ilean kontzentraturik ere, gogoa ahora joaten zitzaidan; bular argitutik alu itzaltsura. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.
Geratu zen ikusmiran katedrale antzeko leku batean, oso iluna, oso itzaltsua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.
Beti geratuko zaigu alderdi bat itzalpean, eta alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara, barne-debeku moduko bat daukagu ilunpe horren muinean barneratzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.
Harryk Sirius Blacken begi goibel itzaltsuetara begiratu zuen, haietxek baitziren haren aurpegi abailduan bizi-arrastoa erakusten zuten atal bakarrak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.
Zuzendari txit agurgarriari bidali nahi diogun Adierazpen Deskribatzaile Akritikoa (ADA), beren sinadura itzaltsuekin babes dezaten. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.
Jainkoa eta Erregea zerbitzatu ondoren, guztien begiramena irabazirik, erretiroa hartu, egoitzaz aldatu, eta lurjabe bihurtzen dira, Errusiako handiki itzaltsu eta abegi oneko jaun. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.
Egun on, Lipmann jaun itzaltsua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 33. orr.
Gure K.L.-ri begiratzea besterik ez dago, gure herriko idazlerik itzaltsuenari. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.
Nolatan nahasi zen afera hartan karabanen xeke itzaltsu eta agurgarria? Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 72. orr.
Begiramen itzaltsu batez hitz egin zion agureak mutilari: […]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.
Irrati-uhinetako izar itzaltsuak, Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.
Herio agertu da, mutilak behar zuen tokian, zurbil eta itzaltsu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.
Eguzkiak argiturik, oihan sasitsua zabaldu egiten zen leku batzuetan, eta bere barrunbeak erakusten zituen, itzaltsu, laiotz, piztia baten ahutz ilunak bailiran. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Batzuk zutik, itzaltsu, edertasun bete-betean, beren eguneroko bizitzan luzaro mantendu ezin izan duten halako goitasun aire batez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.
Suschitzky andreak bat-batean esan zuen, serio eta itzaltsu, otoitz egiten bezala: [...]. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.
Bidexkak betikoan: umel, itzaltsu. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.
eta itzaltsu (3); itzaltsu bat (3); itzaltsu batean (4); itzaltsu eta (5); itzaltsu horretan (4); lipmann jaun itzaltsua (4)