Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deskantsu poxi bat kausitu beharrez itzalpe argi batean paratua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.
Arte, urki eta haritzen itzalpe ederrean. Elizen arteko biblia Os 4,13
Pagoen itzalpe hezean. Berria - Kultura 2006-02-16
Zurzurien itzalpe isilean barrena. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 33. orr.
Arbolen itzalpe urrunari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.
Belabeltzez eta hautsez betetako itzalpe horretatik alde egiteko gogoz. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.
Ilunabarreko itzalpe leunean bilduta zegoen neska. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.
Distira handia eta itzalpe galanta. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.
Nolatan hago hodei-itzalpe ilunak harturik oraindik? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 34. orr.
· Inkisizioaren oskurantismo zapaltzailea behin betiko itzalpera bidali duen goiaingerua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.
Itzalpetik itzalpera egin dut via Ribiteletik [...] Piazza Chanoux-era. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.
Hilabeteko itzalpea izan zen txantxa haren ordaina. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.
Presoa itzalpetik irtengo ote den. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.
Berrogei gradu itzalpean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.
Goiz partean, kalezuloa itzalpean egoten da, hotzak eta hezetasunak hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
Itzalpean ezkutatu zen Nadia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 327. orr.
Hartzazue atseden bitartean, zuhaitzaren itzalpean. Elizen arteko biblia Has 18,4
Atzerritar batzuk ikusi nituen toldo hori eta zuriaren itzalpean eserita. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.
Jaiotzaz ez zen hirikoa, ez zen onddo kapelaren itzalpean bizi, zuek eta ni bezala. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.
Brankako gazteluaren itzalpean gorderik, ezin inor konturatu han zegoela. seme bat ere bazuen, hor, eliza horren itzalpean ehortzia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.
Ordura arte lozulo izana nuen zokondoa, artilleria pieza haietako baten itzalpean atondua nuena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.
Krimenak burutu dituen gaizkilea zergatik ohoretan goresten den eta desohorearen itzalpean estaltzen pertsona akasgabea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.
Beti anaien itzalpean bizi izan denez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 192. orr.
Aitaordeak atzeman ahal izanen zion oraino anaiarik gabeko emazterik, bertze norbaiten itzalpean hutsetik hasi ahal izateko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.
Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira. Elizen arteko biblia Is 9,1
Zatozte, babestu nire itzalpean. Elizen arteko biblia Epa 9,15
Krimenak burutu dituen gaizkilea zergatik ohoretan goresten den eta desohorearen itzalpean estaltzen pertsona akasgabea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.
Mallarmé poeta sinbolistaren itzalpean antolatutako hizketaldietan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.
Horrela agertzen zaigu arimaren dimentsio orain arte itzalpean utzitako bat. · Dena dela, biak bizi izan ziren isilpe eta itzalpe samarrean, haien lanak ez zirelako XX. mendea arte argitara atera. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 22. orr.
Gaurko asfalto eguzki gogorrak itzalpeko toki eroso baten tirria piztu baitidate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.
Ilargiaren itzalpeko aldea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Santxo Azkarrak kiskali eginen zuen San Nikolasen itzalpeko burgo osoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.
Washingtonen itzalpeko ALCA Ameriketako Merkataritza Gune Librearen inguruan Itzalpeko güdari ezezagünak hobeki biziarazi nahiz. Berria - Mundua 2004-01-02
Haitza bustirik zegoen eguzkiak jotzen zuen isurkian, eta lei beltzez estalia itzalpekoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.
bartzelonaren itzalpean (3); baten itzalpean (9); batzuen itzalpean (3); eta itzalpean (4); gazteluaren itzalpean (3); haren itzalpean (11); hegalen itzalpean (5); horren itzalpean (3); itzalpean bizi (13); itzalpean bizi zirenei (3); itzalpean dagoen (3); itzalpean egon (3); itzalpean eta (3); itzalpean gelditu (4); itzalpean sartu (3); itzalpean utzi (5); itzalpetik atera (3); zuhaitzaren itzalpean (3); zure hegalen itzalpean (3)