Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igandeko jantzia zeraman jendea, lastozko kapelak, itzalkinak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.
Hondartza aldera ihes egin eta itzalkin baten azpian gordetzea beste aukerarik ez geneukan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Behin, buruhas zihoan dama bat pasatu zen aldamenetik, itzalkin farfailazko bat zabalik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.
Eraikinaren atzealdeko tegi hutsean habia antzeko bat egiten du, Shaw-tarrei hartutako mahai batekin eta besaulki zahar batekin, eta eguzkirik txarrenetik babesteko hondartzako itzalkin batekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.
Atea zeharkatzean, Ellenek ireki zuen bere itzalkina, alde batean txirrinak eta bestean postontziak zituela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.