Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itzalarazi, itzalaraz, itzalarazten du ad itzaltzera behartu.
Eta orduan, ama sentimenduak itzalaraziz, pentsamendu bakar bat izan zuen: "Ez nuen galbidean jarriko nahi gabe?". Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.
Ezpatak zorroan sarrarazi zituen, haatik, ez gorrotoak itzalarazi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Cesarrek bere leihoko markoan itzalarazten zuen zigarrokin baten errautsa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.