Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpoan, aidaka ari ziren itzainak, negarka orga zamatuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.
Itzainak, uztarriko idiak askatuta, beren gisara utzi zituen, lasai-lasai, leku berde atsegin hartan barrena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 94. orr.
Gibelean, bortz orga karranka ari ziren, bakoitza bere itzainarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.
Nire osaba eta ganaduaren itzaina. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña batto artzain eta itzaina, eta bertzea aldiz San Franziskotarra, hiritar fina. Herria 2001-03-22
Ez zen geldia Mañexen "budismoa": beti aitzina bazoan, itzain baten urratsean. Herria 2001-02-22
Ikatzak betetzen zuen aska erraldoi bat, ondotik itzainek betetzen zituzten beren brozelak eta jo Donibaneko geltokirat beren idien urratsean. Herria 2004-02-05
Uztarri bakoitzak bi itzain izango ditu. Berria - Kirola 2004-07-30
Alde bakoitzak 1.100 euro jokatuko ditu, eta jabeak izango dira itzainak. Berria - Kirola 2004-07-03
Horra zergatik maite dizun artzaiak hurritz makila, itzaiak hurritzezko akuilua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Seiehun filistear hil zituen itzain-akuilu batez. Elizen arteko biblia Epa 3,31
Haren olerkia ere beti aitzina doa itzain urratsean. Herria 2001-02-22
Artalde dohakabea, lau egun horietan Lorraine eskualdean ibilki ginen kurri eta kurri, ongi inguratuak eta zainduak, itzain akilu xorrotxez ongi hornituak.Trinket Xaharreko finalerdi huntan bazuten behari gibeleko bi gazte horiek ere beren itzain trebatuekin. kontua ez zen burutza berriak sortzen segitzea, administrazioan itzainak uztarrikoei nagusitzeraino. Herria 2004-09-23
Hautetsien Kontseilua eta Garapen Kontseilua itzain nolazpait, norabide egokienak finkatzeko gogoa agertuz. Herria 2001-11-15
Zortzi herrietako elizen itzaina. Herria 2005-03-03
Badirudi, aldaketatxoaren itzaina dugula zeharhaize hego-mendebal kutsuko hau. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.
Pete Itçainak ere utzi zuen bere baserria ez itzain joateko, baizik artzain. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.
Jainkoaren kutxa Abinadaben etxetik hartu eta gurdi berrian ezarri zuten; Uza eta Ahio zihoazen itzain. Elizen arteko biblia 1 Kro 13,7
Mutikotan itzain ibilia naizelako edo. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 125. orr.