Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirukitxoek luminantzia bera dute denek, baina beren itxurazko argitasuna oso desberdina dute. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.
Itxurazko mugimendua eta mugimendu erreala hartzaile berberei dagozkie? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.
Ezagutza filosofiko osoa (egiazkoa eta itxurazkoa). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.
Almeida laster pasatu zen itxurazko lagun interesatua izatetik bene-benetako laguna izatera. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 153. orr.
Bigarren ordena hori labirinto miragarri bat da, jenialki ordenatua itxurazko desordena baten barruan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.
Itxurazko esperientzia (sentimenena) ez da benetako esperientzia, razionala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.
Itxurazkoak baino ez diren kontraesanak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.
Hala ere, itxurazko gogo-bake hark ez zidan luzaro iraun. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 101. orr.
[Etsai] honen egitekoa baita alaitasun eta pozaldi espiritual horren aurka borrokatzea, itxurazko arrazoiak, zorrozkeria eta azpikeria pilo bat ekarriz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.
Estatuaren etxe harrizko bat, arkitektura-estilo jakin baten eredukoa, leihoen erdiak itxurazkoak zeuzkana. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik: darabiltzan konparaketak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.
Marik ahantziko zuen; gaztea zen, eta denbora franko bazuen berriz maitemintzeko gizon itxurazko batez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 253. orr.
Ez daukazu denborarik itxurazko ezer asmatzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.
Gaua itxurazko oheetan igaro nahi bagenuen, berehalatik ekin behar zitzaion lanari. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.
Lau oin horiekin ez dago itxurazko bertsorik osatzerik. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 127. orr.
Eta itxurazko zerbait eman dezake egoki kantatuta. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 115. orr.
Ohi bezain zarpail zegoen, baina [...] osasuntsuago ematen zuen, itxurazko jatordu batzuk egin izan balitu bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 108. orr.
Ezin zuela itxurazko letrarik idatzi denda irekita baldin bazegoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 256. orr.
Esaten dizuet ez dudala gehiago honela jokatu nahi, ez bailitzateke erlijiosoentzat itxurazkoa eta egokia. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 20. orr.
Ez baitzen itxurazkoa hogeitaka urterekin artean gurasoei dirua eskatzen ibiltzea. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 37. orr.
Arestian baino itxurazkoagoa iritzi nion prezioari, eta, eskatutakoa ordaindu eta gero [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.
ezer itxurazkorik (5); itxurazkoa baino (3); itxurazkoa baino ez (3); itxurazkoa baizik (3); itxurazkoa baizik ez (3); itxurazkoa da (3); itxurazkoa eta (3)