Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itxuratu, itxura(tu), itxuratzen 1 du ad itxurak egin.

Um Hamidak ere barre egin zuen, ezustea itxuratuz, baina bere buruari esan zion: "Emakumea, ez al dun lotsarik?".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 42. orr.

Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara ez bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 250. orr.

Ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Izu-ikara handitan nintzela itxuratu nuen, eta hura ere aise izutu zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.

Zaitak, axolagabekeria itxuratuz, hizketa molde nahigabetua antzeratu nahian: […].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Haritz autoan geratu zen, begiak itxita eta hartuko ez zuen loa itxuratu nahian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 32. orr.

-Bai, zer egingo huen? -galdetu zion Jonathanek, Léak eman behar zuen erantzuna entzuteko irrikaz zegoela itxuraturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

2 eratu.

Teoriak itxuratu eta ereduak eraikitzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 68. orr.

Lana nahiko itxuratua nuen, bukatua esaterako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Gauza jakina da munduan badirela tankera horretako aurpegi ugari: naturak berehalako batean itxuratu ditu, azken ukituak emateko nekerik hartu gabe, karrakarik, ginbaletik edo bestelako lanabes finik erabili gabe; kolpe gogor batzuk emanez taxutu ditu, zirti-zarta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Lurraldetasun printzipioa, indarraren monopolioaren kontrola eta ordezkaritzan oinarritutako botere politiko zilegia ziren estatu-nazio modernoa itxuratzen zutenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Deus ez zuen aipatu, ordea, lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauez.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

Jainko-tenploa eta jauretxea ezin da izan giza-eskuek egina, antolatua eta itxuratua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

Adierazi ere egin zidaten inoiz ez zutela horren bitxi itxuraturiko uterorik ikusi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.

Ezusteak Edurneren bisaian ezpairik gabe itxuratuko zuen keinua nolakoa izanen ote buruan nerabilela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Ximurrak, kreditu-txartelaz baliaturik, hiru lerro itxuratu zituen karpeta gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Ondoren, ur bedeinkatu ugariz ihinztatu zuen Buru Nagusiaren erretratu handia, burumakurtze txiki bat itxuratuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

3 (-en) itxura eman; itxura hartu.

Edo helduek harako pasadizo hura hamaika aldiz kontatu eta horrela oroipen hura finkatu digutelako; finkatu eta itxuratu, edo desitxuratu bestela, izan ere, helduen bertsioak manipulatu egiten baitu haurrak gertakari hartaz eduki zezakeen berezko ikuspegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.

Gogoetekin lehian balebil bezala, etorkizun hurbila itxuratu nahirik edo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 106. orr.

Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Jendea pintatzen zuen, marra fin okerrez, aurpegiak zehaztu gabe, aurpegiak itxuratu gabe, aurpegiak biribildu gabe, aurpegiak desagertzeko zorian ikusten baitzituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Euskal Mitologiako nor eta zer zirenak itxuratuak ziren denak beren lehengo iduriko eta itxurako jauntziekin: Tartaro, Basa jaun, Sorgin, Lamin, Basandere, bertze frango eta Zanpantzar.  Herria   2003-03-20

Beira gardenez eginiko ontziak ziren, emakume baten gerria itxuratzen zutenak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Bestearen idazkera itxuratu beharra ere ez zitzaidan batere kostatzen, errazago egin ahal izateko egunero-egunero jarduten bainuen horretan, eta, azkenerako, ez dakit berea baino neureago ez ote nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.

Hona nola itxuratzen diren gauzak momentuko: Baionak gaztelu berrira erakar litazke bai liburutegi munizipalean, bai euskal erakustokian dituen artxiboak; Merkatal Ganbarak ere horra eraman lezake bere artxibo zerbitzua; azkenik Pauen kokatzen diren gure artxibo andana bat ere horra ekarriko lituzkete.  Herria   2001-04-26

Itxaropena hasia zen itxuratzen: hurbilago ikusten hasia zen ordura arte horren emaitza lazgarriak eman zituen zirkulu biziotsu baten [...] betiko amaiera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.

4 irudikatu.

Zaldiak edertasuna eta libertatea itxuratzen ditu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Ez da gauza bera gogoan gorputzen irudiak itxuratzea eta gorputzaren bidez gorputzak ikustea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Zelak mailu txiki batzuk ageri zituen bi aldeetan, larru gorrixkan itxuratuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

Hortakotz da itxuratua izaiten ezpata eskuan.  Herria   2001-07-26

Marra batzuk egin ditu kaierean, kartzela eta Olasoneko etxea itxuratuz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.

Nire haur irudimen gaixoa saiatzen zen haien kontaeren hutsuneak betetzen, amak bizi izan zuen izugarrikeria handi hura gogoan itxuratu nahian.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Kode horietako batzuk ia unibertsalak izango dira (pertzepzioari dagozkionak), beste batzuk nahiko naturalak oraindik, baina gizarteak itxuratuagoak (analogia-kodeak, adibidez[...]), eta testuinguru sozialak erabat determinatzen dituenak beste batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Imanolek belar-eskukada bi hartu, eta airean bota zituen, bortizki, landare-euri bat itxuratuz.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 73. orr.

Beren ipuinak asmatu, itxuratu eta apaindu ostean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 367. orr.

Egoera mugatuko gramatika "egoera-diagrama" bezala itxura daiteke grafikoki.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Honela, took hitza, maila morfologikoan, take+iragana bezala itxuraturik dago.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.

Hizkuntz egiturari buruzko teoria batek ezin duela azaldu edo itxuratu ingelesez mintzatzen den hiztunak duen gaitasuna.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 43. orr.

(36i) irudian, teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

· Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

5 itxura hobea eman, itxurako bihurtu.

Eguna apur bat luzatzen eta itxuratzen doanez, tenperaturak ere egokitzearen aldera hasten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.

McLarenek, nolabait, denboraldia itxuratu du garaipen honekin, baina diru asko galduko du aurten, hala ere.  Berria - Kirola   2004-08-31

Azken jabetzetan Brownek meritu handiko saskiratze pare bat lortu zuen, emaitza itxuratzeko baino ez.  Berria - Kirola   2006-01-08

Biharamunean Euskal Telebistan agertu behar nintzen eta sudurra itxuratzeko nahiko estalgarri eman behar izan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.

Aurrena komunetik pasa aurpegia itxuratzera eta segituan sukaldera joango zen bientzat afari goxo bat prestatzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Alaitasun itxuratuz beteta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.

Letra gotiko itxuratu samar batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Lehen erranahian eta erranahi itxuratuan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus