Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itxurapen 1 iz itxuratzea, itxurak egitea.

Hitzezko gezur-jarduna itxurapen koherente eta arrazoitsu batez gainzuritzen. haren irekitasun zuzen, argitsu hura agian itxurapen hutsa zela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Gogoratu, zeure burua engainatzen zenuen hitzekin, abentura esaten zenion itxurakeriari, bidaien, nesken, liskarren, itxurapenei eta gezurrezko dirdirari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

Izan daitezkeen disputak eta eztabaida ustekoak Kongregazio barrurako egiten diren antzezpen eta itxurapen hutsak besterik ez dira, tamainako neurri polit baten barruan betiere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

2 irudikapena.

Arazoa beste bat da: mintzamenaren ekoizpenaren eta pertzepzioaren azpian dauden itxurapen mentalak eta itxurapen horiek mintzamenaren gertakari fisikoekin lotzen dituzten arauak aurkitzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Gramatika ondoz ondoko 'itxurapen-maila' abstraktuen segida bat da, eta maila bakoitzak perpausaren alderdi desberdinak biltzen ditu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 14. orr.

Ezin dugu hierarkiarik eratu the man hit the ball hurrenkeraren itxurapenen artean; ezin dugu osagai-egitura sistema maila talde mugatutan zatitu, gorenetik beherenera ordenaturik, perpaus bakoitzeko itxurapen bakar bat bilduaz azpimaila bakoitzean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

3 itxura, irudia.

Filosofiaren eginbeharra sasi-interpretaziotik sortutako itxurapena gainditzea zen, horrek hainbeste goraipatzen eta maitatzen diren lilurakeriak apurtuko baditu ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Iritsiko da Jainkoa "aurpegiz aurpegi" kontenplatzera, San Paulok esaten digun bezala, eta jadanik ez irudien edo itxurapenen arabera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten itxurapean (10); eta itxurapen (4); eta itxurapenen (3); itxurapen maila (9); itxurapen mailen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus