Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure Prometeok Prometeo izateari eutsiko dio; bera baino maila goragokoak badira, ordea, Ovidiok berak nekez irudikatuko zukeen itxuraldatzea jasango du: euli bihurtuko da, edo euli baino gutxiago, hondar-ale! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.
Eta itxuraldatze hura eta mudantza hura obra zedin eta konpli, zer on egin zidan zure jokabideak...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.
Geurean ere itxuraldatze ttipi bat suertatzen da hitzen artean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 48. orr.
Baina "ipuin" horren forma unibertsalak subjektuarengan duen itxuraldatze erradikalari begiratzen dio Badiouk. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 137. orr.
Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke. Berria - Kultura 2004-12-05
Bazitekeela zakarrontziko kartzinoma ezkatadunaren itxura-aldatze etengabeko hura. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.
Itxuraldatze ilun eta misteriotsua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.