Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itxuragabetze iz itxuragabe bihurtzea, itxura galtzea.
Gaixotasunak, itxuragabetzeak, usteltzeak mendean har dezakeen abere makina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.
Esanahia ere itxuragabetzearen oinarrian egon daiteke, ondoko adibideetan ikusiko dugunez. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 172. orr.
Gutunean Aznarrek esan zuen horrelako «gezurrak, gehiegikeriak eta itxuragabetzeak» PSOEk PP baztertzeko antolatu duen kanpaina baten zati direla. Berria - Mundua 2004-07-28