Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean, amaren aurpegia modu ikaragarrian zimurtu zen, itxuragabetu, asaldatu, malkoz bete. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.
Gaitzak gorputza itxuragabetu eta itsusten du. Berria - Gaiak 2004-03-17
Agure xahar musugorri bat zen, sendoa, eskuak lodi-lodiak zituena, lanak eta artritisak itxuragabetuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.
Kirika eginez baso barren hartara non argi-itzalek den-dena laukitu eta forma guztiak itxuragabetzen baitituzte. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.
Whittaker andrea beti moldatzen zen, nolabait, kontuak itxuragabetu baino lehen geldiarazten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.
Batzuk zapalduta eta itxuragabetuta zeuden, eta beste batzuk labanaz basatiki sastatuak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.
Euskal toki izen asko itxuragabetu egin dira, erdarazko hitzak, artikuluak edo preposizioak gogoan: Larrun, La Rhune; Larraineta, La Reineta, […]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 167. orr.
Denok dugu hitz berri bat asmatzeko edo hitz zahar bat itxuragabetzeko ahalmena. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 140. orr.
"Havertà" hebreerazko hitza da, bai formaren eta bai esanahiaren aldetik itxuragabetua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Hitz bete hauetan, berriz, formak bere horretan dirau, esanahia da eraldatu eta itxuragabetua agertzen zaiguna. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 151. orr.
Begiak zuloetatik ateratzeko zorian jarraitzen zuen, aurpegia oinazeak itxuragabetuta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.
Betzuloak hustu zizkioten eta begiko nerbioak ere aiztoz ebaki; horrela itxuragabetuta, Frantzisko dohatsuaren aldare aurrera eraman zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.
Sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.
Rosalind-en begirada belarri itxuragabetura itzultzen da behin eta berriro. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 243. orr.
Karrikaren bestaldean zutik dagoen gizasemeak Lainezen isla itxuragabetu bat irudi lezake. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 92. orr.
Beste hizkuntza bateko hitz itxuragabetuak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 186. orr.