Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Nondik dakik hik justu hidrogenoa eta oxigenoa direla?", esan zidan itxuragabeki. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Zango itsusi baten ideia bera espekulazio filosofikoaren egintza bikainen artean bere lekua izateko bezain itxuragabeki orijinala zen! Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 183. orr.
Blanxadia gelditu da bakarrik, iparrak orraztatzen duen porroskaz betezko hondartza, eta behin, Portutxoa ezin ulertuz, frantsesek itxuragabeki Port aux Choix bataiatu zuten portu xumea. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 148. orr.
Doktorearen begiak urduri mugitzen ziren, eta haiek ere bi arrain arraro ziruditen, gorrituak, itxuragabeki puztuak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 103. orr.