Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itxikeria iz amore emate edo aldaketa ororen aurkako jarrera gaitzesgarria.
Harrigarriena, dena dela, ez da elkarte horren itxikeria. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 125. orr.
Patronalaren itxikeria da sektoreko ituna egiteko traba. Berria - Ekonomia 2006-05-05
Frantziako Gobernuak frantsesa ez diren hizkuntzekiko duen itxikeria. Berria - Mundua 2004-05-11
Italiako egunkariak irekitze hutsarekin berehala sumatzen den kontua da hori: itxikeria, geure mugen barrenean, gure ideologiaren barrenean, eta horrela konbentzionala ez den guztia zokoratu egiten da. Berria - Kultura 2006-04-25
Adegiri metaleko negoziazioan «itxikeriaz» jokatzea leporatu dio LABek. Berria - Ekonomia 2004-10-06
Elizaren itxikeriaz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.