Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Madrilek aurreratu du Bruselak ziur aski itxialdia aginduko duela. Berria - Harian 2005-06-03
Aldakak zabunka eta bularrak itxialditik alde egin nahirik zebilzkion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Fiskalak 'Egunkaria'-ren itxialdia luzatzeko eskatu du. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
· Hiru kardinal burutsuren aurrean aurkeztu behar izan zuen [...] eta haien epaia jaso: Perugia hiriko Mendiko Andre Mari komentu frantziskotarrean hamar urteko itxialdia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.
Asteartekoak itxialdia jasandako juduak eramaten zituen, heriotza lekuren batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.
Besteak laster ohartu ziren komunean egiten zituen itxialdi luzeez. «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.
Orain, atzera begiratzean, neure burua eta besteak epaitzen saiatzen naizen honetan, konturatzen nauk handipuzkeria hura, itxialdi hura eta bakartze hura zenbaterainoko umekeriak izan ziren. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.
Beldur zara itxialdia luzatuz gero ez ote zaren erotzeko bidean sartuko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.
Bakarreko itxialdiko seigarren astean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.
Presoen gose greba, itxialdi eta bestelako protestak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 139. orr.
Gure ingurukoak eta konfiantzazkoak, parrandan bezala manifa eta itxialdi askotan parte hartutakoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.
Pentsioen Berdintasunaren aldeko Plataformak, adibidez, itxialdi mugagabea hasi zuen ostiralean Iruñeko Nabarreria auzoko Zabaldi elkartean. Berria - Ekonomia 2004-02-29
‘Egunkaria’-ren alde itxialdia egin zutelako. Berria - Euskal Herria 2004-01-09
Beotegi [...] Baionako katedralean itxialdia egin zuen taldean zegoen Unibertsitateko Lege Organikoaren [...] aurka EHUren Leioako campusean iaz egindako itxialdi batean parte hartzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-10-08
Maiatzaren 12an beste itxialdi bat egingo dute ikasleek, protesta gisa. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
AHTren Aurkako Asanbladak gaur amaituko du bi eguneko itxialdia. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
aldeko itxialdian parte (3); beste itxialdi (3); campusean itxialdia (5); campusean itxialdia egiteagatik (3); catek itxialdira deitu (3); eta catek itxialdira (3); itxialdi bat (7); itxialdi batean (4); itxialdi batean parte (3); itxialdi eta (3); itxialdi horretan (3); itxialdia bertan (3); itxialdia bertan behera (3); itxialdia egin (35); itxialdia egin dute (11); itxialdia egin zuen (4); itxialdia egin zuten (15); itxialdia egingo (15); itxialdia egingo dute (11); itxialdia egiteagatik (6); itxialdia egiteko (3); itxialdia egiten (15); itxialdia egiten ari (13); itxialdia eta (3); itxialdia hasi (8); itxialdia luzatzeko (3); itxialdiak egin dituzte (3); itxialdian parte (4); itxialdira deitu (5); langileek itxialdia (3); leioako campusean itxialdia (5); ordezkariek itxialdia (3); ordezkariek itxialdia egin (3); orduko itxialdia (6)