Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Um Hamidak zure xarmaren gakoa du, ate itxi guztiak irekitzen dituena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.
Pertsiana erdi itxien zirrikituetatik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Begi berdeak zabal-zabalik bere betazal itxien azpian. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.
Lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Egotismoaren gela itxi eta itsua. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.
Baratze itxia zara, ene arreba. Elizen arteko biblia Kt 4,12
Gurditxo itxi batzuk, kaxa formakoak, zinkez estaliak eta arnasbidez beteak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Heroiaren gorpua arakatu zuten polizi morroiek gutun itxi bat aurkitu zutela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.
Josebari begi itxien bistan agertzen zitzaizkion eszena eta elkarrizketa horiek. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.
Pertsonen artean izaten diren hesi itxi horiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.
Labirinto itxi batean elkarri bultzaka eta tiraka. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.
Irudi lerrozuzen itxien artean sinpleena da triangelua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.
Entropiak (desordenak) beti egingo du gora sistema itxi batean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 16. orr.
Mundu itxi horretan trinkoagoa ematen du denborak, lodiagoa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.
Alfabetoaren sistema itxia da, finkoa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 175. orr.
· Elkorra zen Concha, eta oso itxia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Giputzen jarrera itxi eta txokozaleak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 100. orr.
Frankismo garaiko giro itxi integristak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.
Nazionalismoaren aurpegirik itxien, dogmatikoen eta gogorrena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 104. orr.
Txoko-hizkera itxienean oinarriturikoak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.
Aleman itxian mintzatzen ari ziren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 61. orr.
San Damiango Ordenako moja itxientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.
Dena da gau gurean, gau itxi eta itxaropentsua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.
Ilunbe itxi batek estali zuen Egipto osoa hiru egunez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 166. orr.
Gau itxi lainotsu batez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 231. orr.
Laino itxi batean aurkeztuko natzaizu. Elizen arteko biblia Ir 19,9
Basoa oso itxia den lekura. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Tontorrik garaienetara eta basarterik itxienetara heldu naiz. Elizen arteko biblia 2 Erg 19,23
Zuhaitz-arte itxi batetik igarotzen ari zirela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 233. orr.
Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Beren parabola mugagabea kurba itxi bihurtzen zaie. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 394. orr.
Bideak bihurgune itxi samarra egiten baitzuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 188. orr.
Errebuelta itxi batera iritsia zelako. helmugatik gertu zegoen 180 graduko bihurgune itxian erori egin zen. Berria - Kirola 2004-04-28
Han ibaia biragune itxi-itxi batetik irteten zen segidan beste bat osatzeko, askoz irekiagoa. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.
Burgosera heltzen ari ginela, bihurgune itxi batean, erori egin nintzen bizikletatik. Berria - Kultura 2004-08-10
Burdinbidearen bihurgune itxi batean zihoala, danbateko bortitz batek astindu zuen trena guztiz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.
Bere bueltak gero eta itxiagoak zirelako. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 35. orr.
Hizkuntza batean azal daitezkeen bokal fonemak gutxienez bi dira (bata ahalik eta itxiena, bestea irekiena). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.
Ez izan eskuzabal hartzeko eta esku-itxi emateko. Elizen arteko biblia Si 4,31
Galtza eta bota beltzak, atorra hori lepo-itxi bat. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.
· Itxi-usainak edo usain itogarriak, freskotasunaren alderantzizkoak Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
eta itxia (16); aho itxiaren (5); ate itxiaren (5); ate itxiari (3); eta itxiago (7); eta itxiak (8); itxia da (10); itxia dela (7); itxia eta (28); itxia izan (18); itxia izango (10); itxia izango da (7); itxia zegoen (9); itxia zen (10); itxiago eta (6); itxiak daude (7); itxiak dira (12); itxiak ditu (6); itxiak eta (10); itxiak izan (6); itxiaren atzean (3); itxiaren eta (3); itxiaren kontra (3); jarrera itxia (26); laino itxia (8); lehia itxia (6); leiho itxiaren (4); oso itxia (15)