Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogeita hamasei ordu trenez; itxaronaldiak, geldiuneak eginez, geltoki mortu eta hotzetan, eta inguruan bidaia-lagunak beti. Itxaronaldiak isilean sufriarazten zion. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.
Naufragioaren berria Obabara iritsi zen unea imajinatzen nuen, Virginiaren itxaronaldia itsasoan galdutako gorpuaren bilaketak iraun zuen bitartean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.
-Itxaronaldi guzti-guztian ez diat hi beste pentsamendurik izan gogoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.
Itxaronaldia luzatuz joan zen arren, parada hartan ez zuen huts egin, hamaikak aldera Ostolaza azaldu baitzen atarian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 129. orr.
Itxaronaldia noiz amaituko den ez du zehaztu Gonzalezek. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Mantsotu egin zuen pausoa, itxaronaldia atseginagoa gerta zekien. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.
Ikusmiran egotea -denborapasa arintzeko modu bat baino ez, ordu arte- gure itxaronaldietako entretenimendu nagusi bilakatuko zen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.
Aldizkariak itxaronaldia eramangarriago egiten lagundu dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.
Zigarro bat piztu nuen itxoinaldia arintzearren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.
Itxaronaldiak estutasuna areagotu besterik ez baitzidan egingo. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.
Itxaronaldiak itxaropena berpizten du, halabeharrez, itxaroten duenarengan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 143. orr.
Debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Erran zidanez, aspertua da aireportuetako itxaronaldi gogaikarriez. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 97. orr.
Emaitzarik gabeko itxaronaldi luze hartaz nazkatzen hasita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 156. orr.
Bost orduko itxaronaldiaren ostean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.
Dena hagitz profesionala eta zibilizatua, hainbat ordutako itxaronaldian nire kontra egositako koleraz mingostuagatik ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.
Osakidetzako ebakuntza kirurgikoen batez besteko itxaronaldia 49 egunekoa izan da aurreko hilabeteetan. Berria - Euskal Herria 2004-11-03
Bihotzeko ebakuntzetarako itxaronaldiak ezin izango ditu 90 egunak gainditu. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Itxaronaldi luzeenak ginekologia, traumatologia, oftalmologia eta dermatologia espezialitateetan izaten direla adierazi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-03
Gaixoek pairatzen duten itxaronaldia murrizteko asmoa duen dekretua onartu du Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Iazko abenduan, adibidez, hamar lagun salatu zituzten oilagorrak itxaronaldietan ehizatzeagatik. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
batez besteko itxaronaldia (4); besteko itxaronaldia (4); itxaronaldi luze (5); itxaronaldi luzeak (4); itxaronaldiaren ondoren (3)