Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brasa berogailuak, Rueda pneumatikoak, Rayo elektrotresnak, El Caño iturgintza... Artean iturgintzan trebatu gabea izanagatik ere, ahaleginak eta bost egin zituen zorioneko gailua eta ur-hodiak ahalik txukunen jartzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.
Petrusek ez du beraren beharrik hodiak jartzeari edo iturgintzari buruz aholku emateko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 180. orr.
Iturgintzako nozioak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 208. orr.
Iturgintzako hodi sinple eta pintatu gabez egindako gurutzeak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 194. orr.
Aitonak iturgintza eta elektrizitate arazo zailetan sartzen zituen atzaparrak. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.