Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Thompson-i esango diot iturgina hona bidaltzeko zer gertatzen den ikus dezan... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.
Okin izan nintzen gero, eta iturgin ere izan nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 300. orr.
Zu zeu izango zintudala etxeko okina, etxeko iturgina, etxeko elektrikaria, etxeko igeltseroa... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 162. orr.
Linternero apala, libertatearen iturgina, sasikorik handiena naiz oraintxe. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
Zelan egongo da amaituta -galdetu zuen iturginak, erdeinuz- ur beroa eta hotza instalatu barik? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.
Nire iturginak lanean ditudala momentu honetan eraikuntzan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 106. orr.
Tutueria itsututa dagoenean eta iturginak askatzen duen moduan egiten diagu guk. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.
Lagungarri izango zatekeen buxadurak kentzeko iturgin-ziri bat, baina ez genuen horrelakorik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.
· Herriko iturririk erabiliena herdoildu zuen udal iturginen soseguak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.
eta iturginak (3); ez naiz iturgina (3); iturgin bat (3)