Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahikoa izan zen birote batek itua jotzea beste gainerakoek berehala bidea ikas zezaten. Ituaren erdian jo zuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.
Eskopetarekin joanen zarete, distantzia zurian itu beltza galdu gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.
Ondo agerian egon behar dugu, eta hala eskola-umeentzako moduko itu bat bilakatu alemaniarrentzat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 118. orr.
Inazitok ogi kanika bat egin zuen [...] aurrerantz jaurti zuen eta lehen ilaran mahai parean zegoen Lodia garondoan jo zuen, hain itu zabalarekin ezinezkoa baitzen huts egitea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.
Literatura ez da tiro olinpikoa; ez duzu itu bakar bat eta hartara zenbat hurbildu zaren neurtzeko zirkulurik. Berria - Kultura 2004-05-18
Adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.
Nazioen (Estatuen) psikologia hau da Caro Baroja-k bere kritika gehienen ituan duena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.
Bigarren itua arrazaren hobekuntza da, proiektu eugeniko bat arraza espainol gaixoarentzat Ibilgailua, begirakune guztien itu, Gurija kalerantz abiatu zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 233. orr.
Itu-ituan jotzeko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 147. orr.
Eta itu-ituan asmatu. adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.