Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itsustu, itsus, itsusten (59 agerraldi, 33 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 430 agerraldi; orobat itsusitu 20 agerraldi, 12 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 75 agerraldi; eta itxusitu g.er.) 1 da/du ad itsusi edo itsusiago bihurtu.

Urteek ez dute ederrago bihurtu, baina ezta itsustu ere, pentsatu du, Beatrizek atea ireki orduko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 175. orr.

Nekez barkatzen ziotela gizonezkoek emakumezkoen begi-betegarri zenari [...] eta ahalegintzen zirela berez ederra zena itsusten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 241. orr.

Neskatxak begirakunea ilundu zuen, aurpegiera itsusteraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.

Aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko.  Elizen arteko biblia   Mt 6,16

Bi aldiz egin zuen laprast aldapan behera eta, lurra jota, lohiz itsustu zitzaizkion gaztaina koloreko prakak atzeko aldean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Aire egokitura egokitu zirenetik, itxuragabe itsusitu dira mamuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 122. orr.

Eskuek itsustu egiten dute zure edertasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Badirudi zuzentasunak itsustu egiten duela eguneroko bizitza arrunt akatsez betea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Azentu arrotzak ez dituela hitz ederrak itsusten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Ametsetan ikusitako toki haren edertasuna beste amets batek itsustu edo ezabatuko ote zion beldurrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.

Edertasuna itsusteko modu haren aurka. gauzarik inportanteenak eta latzenak esaten ari den une berean hausten du bere gogoeta eta biraoekin dena itsusitzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.

Halako batean eztabaida hura hainbeste itsusitu zen non segundo batzuez biak isilik geratu baitziren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 218. orr.

Taldearen inguruko giroa itsusitu egin da berriz ere.  Berria - Kirola   2004-01-25

Urtarrilean taldeak daraman ibilbideak ere ezin du itsustu Javier Aguirreren jokalariek lortutakoa.  Berria - Kirola   2006-01-17

Goseak gorputza higatzen du, baina kuraia ere, bai eta arima, itsusterainokoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Hiria aldatua aurkitu zuen, itsustua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 96. orr.

Ez da harritzekoa Oscar saria hari eman izana, hain zuzen beti irabazten duelako bere burua itsustu duen antzezleren batek.  Berria - Kultura   2006-03-08

Hochedéren aurrean nire uko txiki guztiak, nire zabarkeriak, nire nagikeriak, denak itsusten dizkiot nire buruari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Distiratze lan atergabeari esker jatorrizko edertasunera itzultzen ziren xarmarik gabeko objektu txiki zikin itsustuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsustu egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus