Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsuski erabili zuten, harekin alde batetik bertzera ibili zirela eginen nuke... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.
Beste mutiko batekin musuka ari izana zela, eta itsuski musuka omen! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 28. orr.
Beren erretorearen hautatzeko mementoan, itsuski jokatu ziren beren artean: elegaiztoak, gezurrak, jukutriak, lehenik, kolpeak, gero, zauriak gorputz-arimetan, eta gertatu zen gizon bat hil zutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.
Eta horrek itsuski ematen gaur, jakina. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.
Ni itsuski engainatu izana ez askietsirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.
Itsuski lotu zitzaion, ukaldika, ateari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.
Bi erizain emazte hilak, itsuski kolpatuak biak, batek lepoa moztua. Herria 2004-12-30
Itsuski torturatua izan zela bost egunez segidan Herria 2001-11-01
Gizon eztia, itsuski ederra. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 146. orr.
Koleratuko dun, itsuski koleratu ere, eta nitaz sekulakoak eta bat erranen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Garai hartan hasi zen errealitatearen zentzumena galtzen eta itsuski edaten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.
Hiru urte bazuen lelo bera errepikatzen zidala, ilargi aldaketetan bereziki, orduan, bizkar-hezur eta belaunetatik itsuski sufritzen baitzuen... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.
Beraz prezioa itsuski goititu zitzaion. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.
Hala, nire zink sulfatoa itsuski kontzentratu zen azkenerako, eta hausño zuri halako bilakatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.
Uztailean, jendea bazen itsuski asteburuetan. Herria 2003-08-14
Gutien ustean izurritea itsuski heda ditakeela. Herria 2005-12-29
Lana xuhur batzuetan, lurra itsuski kariotzen ari, gure gaztek ezin erosizko heinerat helduak prezio apalenak ere. Herria 2004-07-08
batzu itsuski (3); eta itsuski (3); etxe lurrak itsuski (3); itsuski funditu (4); itsuski fundituak (4); itsuski mendekatu (7); itsuski mendekatu zela (3); lurrak itsuski (3)