Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, Sansomek esan zion eskutik zeraman itsumutilari: -Eraman nazak jauretxeari eusten dioten zutabeak ukitzeraino, haietan sostenga nadin. Elizen arteko biblia Epa 16,26
Bere kasa moldatzen zen, espaloi zikinean zehar zeuden hesi hautsiak poliki-poliki haztatu eta itsumutil gisa baliatzen zituelarik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 263. orr.
Niniveko jendea, Tobit itsumutilik gabe, bakarrik eta sendo zebilela ikustean, txunditua gelditu zen. Elizen arteko biblia Tb 11,16
Itsuak itsuen itsumutil! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 77. orr.
Korridore ilun batean barneratu ginen, hura itsu-mutil isil, ni jarraikitzaile itsaskor. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Gramatikaren paradigma eta baso guztiak itsu mutilik gabe zeharkatzeko gai izan den jendeaz inguraturik gaude. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.
Itsumendu zuri hartan, radarra zen kapitainaren itsumutila. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Neure ezkutalekua ikuskatzeari ekin nion, ilargiaren errainu ahulak itsumutil nituela pabiloiko beirate garaien artetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.
Ez zekien gaztetxo hark nora jo nahi zuen, eta horrelakoetan zigarreta bat itsumutil ona izaten da. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 175. orr.
Gurean, maitasuna sentitzearen eta maitasuna egitearen arteko bidean, irudia dugu bitartekari edo itsumutil nagusi, eta ez, beste garai eta lekuetan legez, usaina, aberastasuna edo kokapena gizartean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.
Amodio istorio askotan legez -nola Teruelen, hala Veronan-, maitasuna izan da patuaren itsu-mutil kontakizun honetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.