Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezer pentsatu gabe, gogoetarik egin gabe, ezer ulertu gabe itsumustuan hasi zen igerian bazterrerantz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.
Xehetasunetan galtzen zela iruditzen zitzaion, maparik gabe idazten zuela, gehienez ere iparrorratz ahul batekin zebilela ilunpean, itsumustuan, bide-galtze luzeak eginez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 28. orr.
Izen hura gidari, modu jabeago batean begiratu nion nire errealitateari, eta, batez ere, ordura arte itsumustuan egindako lana konprenitu nuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 24. orr.
Ergelkeria baita -esan nuen- itsumustuan jarraitzea, harik eta gasolina erabat agortu arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
Hamasei urteko neskarik ez da joango itsumustuan harengana, burtzoraturik eta grina sutsu batek eraginik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Hor itsumustuan pilatzen dena, uholdetarako proportziotan joango ez da, ba? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.
Bertso bat azpimarratzen dut, itsumustuan, zertan ari naizen begiratu gabe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.
Andereak musu eman dio, zakila ukitu dio praken gainetik, eta gizon gaztea itsumustuan irten da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.
-Era bitxian mintzatu eta mugitzen ziren denak: itsumustuan, oldarka, edo astiroegi edo bizkorregi. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 90. orr.
Marmolezko zorua zuen saloi handi bat, irudimenean dantza aretoa iruditu zitzaiona, zeharkatu zuen ilunpean itsu-mustuan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.
Badoa mendian bidea, zoroa bezala itsumustuan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.
Ez egin ezer itsumustuan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.
Itsumustuan oldartu zitzaion Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.
Tourvel andrea, izuturik, itsumustuan altxa zen, hartu zuen suziri bat, eta irten zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.
Wolfgang? -oihukatu zuen Einsteinek, gainean metatutako pisu guztia itsumustuan arinduta eta etorri berriak ezagutuz-. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.
Deblauki gertatu da, itsumustuan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.
Halako baten, itsumustuan, ez non eta ez han, diruak hartu eta itzuri egin zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.
Eta ehiztari guztienak bezala, bereak ere bidera irtendako animalien enkontruz beterik daude, arrastoa jarraitu eta itsumustuan eraso egindako piztien begiradez oroimenean itsatsirik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
Txito bustia, itsumustuan harrapatu duen eraso hark bere zentzua ustegabetu bailuen, basoaren bila hasi da, lurrean aztarrika. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.
Orain, ezerezetik bat-batean jalgia, ezkutuko indar batek heriotzaren ilunpeetatik biziaren argira itsumustuan erauzia, plaza bateko bankuan eserita berpiztu berria zen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.
Aurpegia gorritua zeukan, batera eta bestera ibili beharrak eta, agian, itsumustuko beroak eraginda. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.
Itsumustuko oinazea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.
Arerioaren itsumustuko erasotik babesteko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 82. orr.
Aski izango zukean begiradarik bakar bat, keinu ustekabeko bat, hitz itsumustuko bat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 180. orr.
Hizkuntza baten hotsen itsumustuko bilakaera. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.
Beste alderantz egindako biraketa itsumustuko hark. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 239. orr.
eta itsumustuan (4); itsumustuan erantzun (3); itsumustuan eta (5); zen itsumustuan (5); zuen itsumustuan (6)